Mendi kirolak
Ekaitz Maiz alpinistaren abentura berria hizpide, igandeko “Helmuga” saioan
Ekaitz Maiz alpinistak bere azken espedizioa kontatuko du igandeko Helmuga saioan. Iñaki Arzelusekin eta Hector Marrodanekin batera, Khane haranera egin dute bidaia, iaz bertan behera utzi behar izan zuten helburuari ekiteko: Trident Peak gailurra igotzea.
Felix Iñurrategiren omenezko murala egin dute Aretxabaletan
Euskal alpinista handienetako bati eskainitako murala aurkeztu dute Aretxabaletan. Felix Iñurrategik, anaia Albertorekin batera, 14 zortzimilakoetatik 12 igo zituen, inolako oxigeno artifizialaren laguntzarik gabe. Felix 33 urterekin hil zen, 2000. urtean, Gasherbrum mendia jaisten ari zela.
Sorginen Lasterketa, Atxondo bailaran barrena
Iragan igandean, urriaren 4an, Sorginen Lassterketaren 19. ekitaldia jokatu zen Axpen, Atxondo bailaran. Euskal Herriko lasterketarik ikusgarrienetakoa eta Euskal Herriko Kopako proba puntuagarria da, eta 21 km eta 1.700 metroko gorantzako desnibelarekin. Aitor Ajuria eta Oihana Zubillaga izan ziren irabazleak.
Pou anaiek “Vicios Ocultos" bidea librean eskalatu dute, Europako Mendietan
Iker eta Eneko Pou alpinista arabarrek "Vicios Ocultos" eskalatu dute librean, iaz Europako Mendietan ireki zuten bidea. Bideo honetan, esperientziaren berri eman dute.
Sara Alonso Gorbeia Suzieneko garaipenari buruz: “Errekorra ahalik eta azkarren egin nahi nuen, baita Ida eta nire izenean egotea ere”
Sara Alonsok irabazi zuen Gorbeia Suzien mendi-lasterketa, errekorrari 13 minutu kenduta. Irailaren 19an bere taldekide Ida hil zen eta norvegiarraren familiak lasterketa egitera animatu zuten eta “errekorra bien izenean egotea” nahi izan du donostiarrak. Orain, OCCn eta Zegaman irabaztea dira Sararen erronka nagusiak.
Gorbeia Suzien mendi lasterketaren 13. edizioa aurkeztu dute Bilbon
Lasterketa larunbat honetan, irailak 26, izango da, 08:45etatik aurrera, eta zuzenean ikusi ahal izango da kirolakeitb.eus-en eta ETB1en. 800 parte-hartzaile izango dira Zeanuriko plazan lasterketari aurre egiteko prest.
Gorbeia Trailgunea, ingurua babesteko eta ordenatzeko proiektua
Mendi Klubek sortutako EH Trailguneak proeiktuari batu zaio Gorbeia ere. Gorbeia Suzien mendi-lasterketak jende asko batzen duen arren, hainbatek egiten dute lasterka inguru horietan egun horretatik kanpo. Ingurua babesteko eta ordenatzeko asmoz sortu da Goirbeia Trailgunea.
Mañaritik Atxetara, 800 kirolari eta bi errekor hirugarren edizioan
800 kirolari baino gehiago batu zituen irailaren 19an egin zen Mañaritik Atxetara mendi lasterketak. 43 kilometro batzen ditu 4.000 metroko desnibela duen probak. Hirugarren edizio honetan, Ibai Urrutia gernikarrak eta Ainara Arkarazo abadiñarrak irabazi zuten lasterketa, eta biek ala biek errekorra ezarri zuten.
Aitor Ajuriak 2025ean lortutako garaipena berretsi nahi du aurtengo Gorbeia Suzienen
Mendi korrikalariarekin izan gara, larunbatean jokatuko duten proba aztergai. Esan digunez, iazko prestakuntza bera egin du, eta duela urtebete bezain ondo edo are hobeto dagoela uste du.
2026ko Gorbeia Suzien proba larunbatean jokatuko dute: Onditz Iturbe eta Ibai Larrea, parte-hartzaileen artean
EITBk, kirolakeitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du lasterketa, larunbatean, 08:45etik aurrera. Bertan izango diren bi korrikalarirekin izan gara: Onditz Iturberekin eta Ibai Larrearekin.
Green Trail Concept saria jaso du Zegama-Aizkorri mendi-lasterketak
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa saritu du 'Kilian Jornet Foundation'-ek. Bertako bazkideek sustatutako ‘Green Trail Concept’ egiaztagiria jaso du, hain zuzen ere. Zegama da titulu hau jasotzen duen mundo mailako lehen lasterketa.
Kilian Jornetek ez du UTMBn parte hartuko meniskoan duen hausturagatik
Pou Anaiek eta Micher Quitok “Bonus Track” ireki dute Cordillera Blancan
Uda honetan, Eneko eta Iker Pouk, Peruko Micher Quito kidearekin batera, "Bonus Track" (WI7/M6/6c/1.060 m) ireki dute Ranrapalcan (6.162 m), Peruko Cordillera Blancan. Mendikate honetan inauguratu dituzten 22 ibilbideetatik gogorrena eta konprometituena. Hiru egunetan eta estilo alpinoan egin dute hori, Andeetako mendi handietako bati autonomia osoz aurre eginez.
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.
Sandra Sevillanok eta Jokin Garciak irabazi dute 2026ko Tolosaldea Ultra Trail Erronka
Lasterketa uztailaren 4an jokatu zuten, eta 82 kilometroko ibilbidea izan zuen. Beste behin, David Delgadoren omenez egin zuten proba.
Pou anaien zortzigarren espedizioa Andeetako Cordillera Blancara
Abentura ez da ondo hasi, izan ere, Eneko, anaia zaharrena, 15 egunez egon da ohean gaixorik bronkitis batekin. Behin sendatuta, 5.350 metroko altuera duen Ichic Ultan gailurra egin dute.
Sara Alonsok HOKA Aran haraneko PDA proba irabazi du
06:20:12ko denbora eginda, atleta donostiarra ostegunean jokatutako probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, Alonsok txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala.
Leti Bullidok eta Aitor Ugartek eskuratu dute garaipena 2026ko Ardibidepikua Kilometro Bertikalean
Izaban jokatutako proban, gainera, Euskal Herriko Txapelketa izan da jokoan, ekainaren 13an; horretan, Aitor Ugarte aramaioarra eta Garazi Abasolo aretxabaletarra gailendu dira.
Burdin Hesiko mendi lasterketa; memoria, elkartasuna eta kirola
Gamiz-Fikan Burdin Hesiko mendi lasterketa solidarioaren edizio berri bat jokatu da, lehiaketara ihes egiten ez duen baina bere izaera solidarioari eusten dion proba. Aurten, errekorra izan da, 1.200 parte-hartzailerekin. Garaipena Zaid Ait Malekentzat eta Sonia Vizcainorentzat izan da.
Naroa Uria eta Borja Zubizarreta gailendu dira 2026ko Euskal Herria Mendi Erronkan
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.