Mendizaletasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Zabalza nafarra eta Mikel Saez de Urabain gipuzkoarra, Jugal II mendira igotzen lehenak

Jugal II mendia (6.518 m) teknikoa eta zaila da, eta orain arte alpinista bakar bat ere ez da gailurrera iritsi. Ruben Perez errioxarrarekin batera lortu dute balentria.

Mikel Sáez de Urabain

Mikel Sáez de Urabain Gabilondo, "Helmuga" saioan. Artxiboko argazkia: EITB

Hiru alpinistak Jugal II mendia igo dute lehen aldiz. 6.518 metroko mendia Nepalgo Himalaian dago, Sindhupalchowk barrutian, Nepal eta Txina arteko mugatik gertu, bertako agintariek esan dutenez.

Milan Tamang Jugal herriko turismo batzordeko presidentearen arabera, Mikel Zabalza Azcona nafarrak, Rubén Pérez Blazquez errioxarrak eta Mikel Saez de Urabain Gabilondo gipuzkoarrak larunbatean zapaldu zuten gailurra.

Lorpen honek Jugal II mendia alpinismoaren nazioarteko mapan kokatu du, eta Nepalen mendiko turismorako aukera berriak sortzea aurreikusten da, Tamangen hitzetan.

Mendi hori teknikoki oso gogorra da, adituen arabera, eta orain arte alpinista bakar bat ere ez da gailurrera iritsi.

Nepalgo Gobernuak 2023ko apirilaren 11n eman zuen ofizialki Jugal II mendia igotzeko baimena.

Publizitatea
X
Publizitatea
X