Jokin Altuna
2025/11/18 - 14:13
Ezkurdia atzelari bezala arituko da, Altunarekin, ostiralean hasiko den Binakako Txapelketan
Arbizuarrak txapela jantzi zuen aurreko ekitaldian, eta atzelari ibiliko da orain. Hauek dira bikoteak: Baikon, Larrazabal-Mariezkurrena II.a, Laso-Albisu, Artola-Imaz eta Jaka-Izueta; eta Aspen, Elordi-Zabaleta, Zabala-Martija, P. Etxeberria-Rezusta eta Altuna III.a-Ezkurdia.
2025/11/16 - 22:35
2025eko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 3tik azaroaren 16ra bitartean jokatuko dute.
2025/11/11 - 18:46
Laso, Artola, Larrazabal, Jaka, Altuna III.a, Elordi, Etxeberria eta Zabala, Binakakoaren aurrelariak
Baikok eta Aspek azaroaren 21ean hasiko den Binakako Txapelketarako aukeratu dituzten aurrelariak iragarri dituzte, astearte honetan. Baikon, Peña II.a laukotetik kanpo geratu da.
2025/11/09 - 22:11
Altuna III.a izango da Lau t'erdikoaren podiumean, Ezkurdia menderatuta (22-20)
Jokin Altuna izango da Lau t'erdiko Txapelketako podiumean, Joseba Ezkurdiari 22-20 irabazi baitio, hirugarren postua lehiatzeko partidan, Arrasaten.
2025/11/02 - 21:46
Etxeberriak sorpresa eman du eta finalean izango da (9-22)
Peio Etxeberriak 9-22 menderatu du Altuna Lau t'erdiko finalerdian. Partida bikaina jokatu du Aspeko pilotariak, akatsik gabea, eta Zabalaren aurka arituko da final handian.
2025/10/30 - 16:12
Altuna III.a eta Peio Etxeberria ez dira gustura agertu aukeran izandako materialarekin
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute asteburuan, eta horretarako materiala aukeratu dute ostegun honetan, Donostian, Atano III.a frontoian. Ez dira gustura agertu pilotekin.
2025/10/22 - 13:30
Altunak ez du Zabalaren aurka jokatuko larunbatean, Lau t’erdiko Txapelketako hirugarren jardunaldian
Hala, EPELeko Lehiaketa epaileak erabaki duenez, Zabalak 0-22 irabaziko du partida hori, eta, ondorioz, finalerdietarako sailkatuko da; Bakaikoak eta Peña II.ak ez dute aukerarik izango. Altuna III.ak tendinopatia muskularra du.
2025/10/18 - 23:08
Altunak finalerdietarako txartela lortu du, Bakaikoa airean ibili eta gero (22-8)
Jokin Altunak enegarren erakustaldia eman du Astelena pilotalekuan, 22-8 irabazi baitio Joanes Bakaikoari, tanto ikusgarriak bata bestearen atzetik eginda, eta Lau t'erdiko Txapelketarako finalerdietarako txartela eskuratu du.
2025/10/14 - 20:04
2025eko Lau t'erdiko finala Bizkaia frontoian jokatuko da, Bilbon
Txapela jokoan egonen den partida, aurretik ezarrita zegoen bezala, azaoraren 16, igandean, jokatuko da.
2025/10/11 - 23:06
Altunak Peña garaitu du A multzoko lehen partidan (22-13)
Altunak 22-13 garaitu du Peña Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako A multzoko lehen partidan.
2025/09/29 - 17:52
Hamabi pilotari lehiatuko dira 2025eko Lau t’erdiko Txapelketan, ostiraletik aurrera
Final handia azaroaren 16an jokatuko dute. Unai Lasok, 2024ko txapelduna bera, ezingo du parte hartu aurtengo ekitaldian, oraindik ez baita erabat osatu belaunean egin zioten ebakuntza eta gero.
2025/09/29 - 17:03
Zenbait berrikuntza eta 12 pilotari lehian, aurtengo Lau t'erdiko txapelketan
Ostiral honetan ipiniko da martxan aurtengo Lau t'erdiko pilota txapelketa. Hamabi pilotari lehiatuko dira Lasoren lekukoa hartzeko bidean. Berrikuntza batzuk ere izango dira: sakea lau t'erditik egin beharko dute, eta material-hautaketa partidaren egunean bertan egingo dute.
2025/09/28 - 22:52
Jaka eta Iztueta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Jakak eta Iztuetak 18-22 irabazi diete Altuna eta Ezkurdiari San Mateo Torneoko finalean. Partidako lehen zatia oso parekatua izan da, baina hortik aurrera bikote urdina jaun eta jabe izan da.
2025/09/27 - 01:09
Altuna eta Ezkurdia, San Mateo Torneoko finalera pauso irmoz (22-8)
Altunak eta Ezkurdiak 22-8 gainditu dituzte Peña II.a eta Salaverri II.a San Mateo Torneoko finalerdian, gorriek errazegi konpondu duten partida ez oso ikusgarri batean.
2025/09/14 - 21:49
2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2025/09/14 - 21:37
Zabala eta Mariezkurrena, CaixaBank Masterseko txapeldunak!
Bikote urdinak 15-22 irabazi die Altunari eta Imazi partida oso bizian. Tanto luzeak jokatu dituzte eta asko borrokatu dira txapela lortzeko.
2025/09/06 - 22:51
Altuna eta Eskiroz CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira
Jokin Altuna eta Iosu Eskiroz (Ander Imazen ordez aritu da) CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira, Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta 22-9 garaituta Lekeitioko pilotalekuan.
2025/08/30 - 02:09
Altuna eta Rezusta nagusitu dira Donostia Hiriko finalean (22-6)
Altuna eta Rezusta aise nagusitu dira Artola eta Iztuetaren aurka Donostia Hiria txapelketako finalean. Aspeko bikoteak 22-6 menderatu du Baikokoa, final bikaina jokatuz.
2025/08/09 - 12:37
Jokin Altuna: ''Nazka ematen dit pilotan horrela jokatzeak''
Amezketako pilotaria oso haserre agertu da Andre Maria Zuriaren Torneoko finalaren ostean, azkenaldian pilotariei eskaintzen zaien materiala dela eta. "Hau ez da pilota", "lotsagarria iruditzen zait", "errespetu falta"... Altunak argi eta garbi adierazi du bere iritzia.
2025/08/09 - 02:13
Larrazabal eta Mariezkurrena, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldun argiak (7-22)
Partida ez da aurreikusten zen bezain lehiatua izan, eta Iker Larrazabalek eta Jon Mariezkurrenak garaipen erraza lortu dute Jokin Altuna eta Beñat Rezustaren aurka, 7-22 nagusituz.