Euskadi Fundazioa
2027ko emakumezkoen Frantziako Tourrak taldekako erlojupekoa izango du, eta Puy de Domen amaituko da
Lasterketa uztailaren 30etik abuztuaren 7ra bitartean jokatuko dute, Leedsen hasiko da eta bederatzi etapa izango ditu. Historian aurrenekoz, taldekako erlojupekoa izango du probak, eta txirrindulariek Puy de Dome Erdialdeko Mendikateko mendate mitikoa igo beharko dute.
Euskaltel-Euskadi, UCI sailkapeneko lehen 30 taldeen artean
Euskaltel-Euskadi taldeak UCI sailkapeneko lehen 30 taldeen artean sartzea lortu du. Munduan zehar puntuak lortzen aritu dira horretarako. Harrera egin diete Loiun, eta, bertan, egindako “esfortzu handia” azpimarratu dute Jorge Azanza kirol arduradunak eta Gotzon Martin txirrindulariak.
Gotzon Martinek onenen artean finkatu du Euskaltel-Euskadi, Panaman irabazita
Talde laranjaren helburua Erdialdeko Amerikako herrialdean ahalik eta puntu gehien lortzea zen, munduko sailkapeneko 30 onenen artean finkatzeko eta 2027ko egutegiko proba garrantzitsuenetara gonbidatzeko.
Berasategik Panaman irabazita, Euskaltel-Euskadik sendo jarraitzen du 30 onenen artean
Berasategik bere palmares profesionala estreinatu du, esprintean gailenduz, Xabier Isasa taldekidearen aurretik. Isasak 30 UCI puntu gehiago lortu ditu.
Euskaltel-Euskadi Panaman izango da, bi lasterketatan, ostegunean eta asteburuan
Ostegunean, euskal taldea Gran Prix Chiriquin izango da, eta larunbatean eta igandean Clasica Provincia de Chiriqui lasterketan. Gainera, Euskaltel-Euskadi Veneto Classic proban arituko da, igandean, eta Chrono des Nations erlojupekoan, egun horretan bertan.
Euskaltel-Euskadik 65 puntu lortu ditu Aljerren, UCI rankingerako oso baliotsuak
Danny van der Tuuk poloniar-herbeheretarraren bigarren postua (30 puntu), Paul Hennequin frantziarraren laugarrena (20), Jonathan Lastraren seigarrena (10) eta Iker Mintegiren zazpigarrena (5) oso garrantzitsuak izan dira denboraldia UCI rankingeko 30 onenen artean amaitzeko borrokan.
Euskaltel-Euskadi hortzak estutzen ari da UCIko 30 talde onenen artean burua sartzeko
Horrela, talde laranjak datorren denboraldian hiru itzuli handietako baten gonbidapena jaso ahal izatea ziurtatu nahi du. UCIren sailkapena urriaren 18an itxiko da eta ordurako euskal taldeak 30 onenen artean egon behar du.
Euskaltel-Euskadik David Gonzalez gaztelarra fitxatu du 2028ra arte
Horrela, Fontiveroseko txirrindularia talde laranjara iritsiko da profesional gisa zortzi denboraldi egin ondoren, azken biak Pinarello Q36.5 taldean.
Mintegik El Djazairko Sari Nagusiko sailkapen nagusia irabazi du, eta Hennequinek, azken etapa
Iker Mintegi Altsasuko txirrindulariaren lehen garaipen profesionala da. Gainera, Danny van der Tuuk bigarren izan da sailkapen nagusian.
Alex Aranburuk lepauztaia hautsita du, Coppa Bernocchi lasterketan izandako erorikoagatik, eta ez da berriro lehiatuko 2026an
Cofidiseko euskal txirrindularia probako esprintean jausi zen, astelehenean, eta, horren ondorioz, haustura du eskuin lepauztaian eta ertz iliakoan.
Xabier Berasategik bigarren postua lortu du Vendeeko Tourrean
Euskaltel-Euskadiko txirrindulari olaberritarra, lasterketan erabakigarria izan den esprintean, soilik Alexis Renard Cofidis taldeko ziklista frantziarrak garaitu du.
Euskaltel-Euskadik Unai Ramos nafarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako
Talde laranjak Kern Pharmatik fitxatu du Tuterako eskalatzaile gaztea; amateur mailan nabarmendu zen. "Ametsa bete dut, eta aurrerapauso handia nire da ibilbidean", azpimarratu du Ramosek.
Lucia Ruiz kantabriarrak itxi du Laboral Kutxa-Euskadiren taldea
Ruizek 22 urte ditu, eta taldearen bosgarren fitxaketa da, Sandra Alonso, Maier Olano, Ayala Serrano eta Maite Urteagarekin batera.
Noiz jokatuko dituzte 2027an Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa?
Hurrengo denboraldian, gizonezkoen Euskal Herriko Itzulia apirilaren 5etik 10era bitartean jokatuko dute, emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia maiatzaren 14tik 16ra bitartean izango da, eta Donostiako Klasikoa uztailaren 31n jokatuko dute.
Mikel Landa: “Vueltako garaipenarekin konfiantza berreskuratu dut"
"Aurten konfiantza galtzen nenbilen, tropelean ez nuen nire lekua aurkitzen, ez nekien adinagatik ala lesioengatik ote zen", aitortu du txirrindulari arabarrak. Euskaltel-Euskadi taldera itzultzearekin batera bere kirol mailari eustea espero du Landak.
CRO Race 2026 lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Kroaziako itzulia irailaren 22tik 27ra bitartean jokatuko da. Lasterketa Spliten hasi eta Zagreben amaituko da. Sei etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Julen Arriolabengoa, Euskaltel-Euskadiren errefortzu berria
Txirrindulari arabarra talde laranjan arituko da azken hiru denboraldietan Caja Rural-RGA taldean ibili ondoren.
Ander Okamika, Euskaltel-Euskadiren bosgarren fitxaketa
Lekeitioko txirrindulariak denboraldi baterako sinatu du, azken seiak Burgos BH taldean eman ondoren, eta 2027an esperientzia ekartzeko asmoz iritsi da talde laranjara.
Txomin Juaristik Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko du 2028ra arte
"Hemen hezi eta hazi naiz txirrindulari bezala eta, gainera, Mikel Landarekin taldea partekatzea beste amets bat betetzea izango da. Idolo bat ondoan izatea eta elkarrekin maillot bera defendatzea ikaragarria izango da", nabarmendu du 31 urteko txirrindulari markinarrak.
Jonathan Lastrak Euskaltel-Euskadi taldean jarraituko du 2028ra arte
Horrela, 2026an talde laranjara iritsi ondoren, bi aldeek beste bi urterako kontratua sinatu dute. Bizkaitarrak 11 denboraldi daramatza profesional bezala, 2016tik, eta ibilbide horretan bost Vuelta eta bi Giro korritu ditu.