Mintegik El Djazairko Sari Nagusiko sailkapen nagusia irabazi du, eta Hennequinek, azken etapa
Iker Mintegi Altsasuko txirrindulariaren lehen garaipen profesionala da. Gainera, Danny van der Tuuk bigarren izan da sailkapen nagusian.
Talde laranja, Grand Prix El Djazair lasterketako podiumean, Aljerian. Argazkia: Euskaltel-Euskadi
Euskaltel-Euskadik amaiera ezin hobea eman dio Aljeriako El Djazair Sari Nagusiari. Paul Hennequin izan da azkarrena hirugarren eta azken etapan, eta Iker Mintegi nagusitu da sailkapen nagusian. Bi garaipen horiekin, talde laranjak dagoneko sei bildu ditu denboraldi honetan.
Sidi Abdellango zirkuituan jokatutako azken etapan (113,2 km, Euskaltel-Euskadik bere lana biribildu du. Hennequin izan da azkarrena helmugan, eta Mintegik sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio, eta Danny van der Tuuk bigarren sailkatu da.
Axel van der Tuuk nagusitu zen asteleheneko lehen etapan, eta Mintegi bigarren izan zen. Nafarrak liderraren lekukoa hartu zuen astearteko bigarren etapan, eta gaur Hennequinek lana errematatu du. Gainera, Mintegik eta Van der Tuukek lehen bi postuak gorde dituzte azken sailkapenean.
Nico Alustizak Djamaa El Kbir klasikoan, iragan larunbatean, bigarren egin zuen, eta Jonathan Lastrak ere lehen hamarren artean bukatu dute Aljeriako lasterketa. Horrez gain, Euskaltel-Euskadi izan da talderik onena. Txirrindulari talde horrexek berak ostiral honetan La Capitale klasikoa jokatuko du, Afrikako azken proba.
"Oso pozik nago garaipenarekin, batez ere talde osoarengatik. Taldekide guztien eta staffaren lana izugarria izan da itzuli honetan. Orain klasiko bat geratzen zaigu hemen, eta berriz saiatuko gara", adierazi du Mintegik.