Basque Team
Higinio Rivero ez da sailkatu iraupen-eskiko esprinteko finalerdietarako, baina historia egin du
Iraupen-eskian lehiatuta, barakaldarra, 43 urtekoa bera, hiru kiroletan aritu da Joko Paralinpikoetan; Estatuan, ez du hori beste inork egin. Riverok, asteartean, hogeita laugarren postua eskuratu du.
Argazki-galeria: Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna
Egoitz Bijueska skater bilbotarra izan da nagusi Sao Paulon jokatutako Munduko Skate Txapelketetan. Kalani Konig brasildarra geratu da bigarren, eta Tom Schaar estatubatuarraren, hirugarren.
Egoitz Bijueska, park modalitateko munduko txapelduna 15 urterekin
Bilbotarrak urrea eskuratu du 95.83ko puntuazioarekin, Kalani Konig brasildarraren (zilarra) eta Tom Schaar estatubatuarraren (brontzea) aurretik.
Egoitz Bijueska, park modalitateko finalera!
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
Higinio Rivero, 3 kirol 2 olinpiar jokotan: "Biatloian, helburua da lehen hamarren artean sartzea, eta iraupen-eskian, lehen hogeien artean"
Basque Teameko atletak Milan-Cortina d'Ampezzoko Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du, biatloian eta iraupen-eskian, eta piraguismoan ere ibilia da. Jokoak ostiralean hasiko dira, eta EITB harekin izan da.
Oier Ibarretxe boxeolariak, Parisen olinpikoa bera, Bilbon eginen du debuta profesional mailan
Oier Ibarretxek, 2024ko Parisko Jokoetan olinpikoa eta amateur mailan sei aldiz Espainako txapelduna bera, hurrengo martxoaren 14an eginen du debuta profesional mailan, Bilboko Casilla pabilioian, Bassam Laaoula alacantarraren aurka (1-0-1).
Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an
Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.
Arrieta Rodriguez donostiarra 33. sailkatu da bere debut olinpikoan
Gipuzkoarrak 01:46.83ko marka egin du, bi jaitsierak pilatuta, Mikaela Shiffrin txapeldun olinpikoa (01:39.10) 00:07.73ra duela. Camille Rast suitzarrak (01:40.60) eta Anna Swenn Larsson suediarrak (01:40.81) osatu dute podiuma.
Eguibarrek eta Romerok ez dute final-laurdenetako eta final-zortzirenetako langa gainditu, hurrenez hurren
Romerok azpimarratu du "pozik" dagoela egindako jaitsierarekin, baina "ez emaitzarekin". Bere aldetik, Eguibarrek erorikoa izan du, aurkarietako batek bidea itxi ondoren. "Badakit horrelakoak gerta daitezkeela, baina berak jakin behar du hori ezin dela egin", esan du donostiarrak haserre.
Oier Ibarretxe boxeolariak brontzea lortu du BOXAM International txapelketan
Galdakaoko boxeolariak brontzezko domina eskuratu du bere kategorian, hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdietan, Ukrainakoaren kontra.
Milan-Cortina d'Ampezzo: 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak, abian
Neguko Olinpiar Jokoen XXV. ekitaldia da; bertan, bost euskal kirolarik lehiatuko dute: Manex Salsamendik, Daniel Milagrosek, Lucas Eguibarrek, Alvaro Romerok eta Arrieta Rodriguezek. Hasiera ekitaldia ostiral honetan izanen da, eta amaiera, berriz, hilaren 22an.
Jose Maria Mendiola judokak zilarra irabazi du Europako Irekian, Sofian
Mendiolak galdu egin du -81 kiloko kategoriako finalean Alpha Oumar Djalo frantziarraren aurka, baina aurretik Taras Nielziev ukrainarra, Dominic Rodriguez estatubatuarra, Denislav Ivanov bulgariarra, Umalt Demirel turkiarra eta Ciprian Gribinet moldaviarra kanporatu ditu.
Arrieta Rodriguez, azken 28 urteetan Neguko Joko Olinpikoetan parte hartuko duen lehen euskal emakumea
Ainhoa Ibarra gernikarra izan zen Neguko Jokoetan parte hartzen azken euskal emakumea. Gainera, historiako bigarren emakume gipuzkoarra izango da, 1992an Albertvillen izan zen Silvia del Rincon donostiarraren ondotik. Arrietak "ilusio handiarekin" egingo dio aurre erronkari.
Bat to Milano Cortina 2026: Izotz gaineko patinaje artistikoa, "kirola arte bilakatzen denean"
Iker Oyarzabal eta Euken Alberdi izotz gaineko patinatzaileak dira "Bat to Milano Cortina 2026" dokumental-sortaren atal berriko protagonistak.
Bost euskal kirolari lehiatuko dira Milan-Cortina d'Ampezzoko Joko Olinpikoetan
Alde batetik, Basque Team Fundazioaren beka duten hiru kirolari Espainiako selekzioarekin lehiatuko dira otsailaren 6an hasiko diren Joko Olinpikoetan: Lucas Eguibar, Alvaro Romero eta Arrieta Rodriguez; baita Daniel Milagros abiadurako patinatzaile iruindarra ere. Bestetik, Manex Salsamendi euskal herritar-brasildarra iraupen eskian lehiatuko da Brasilgo selekzioarekin.
Bat to Milano Cortina 2026: Iraupen eskia, denak zentzua hartzen duenean
Basque Teamen "Bat to Milano Cortina 2026" dokumental sortaren atal berriak iraupen-eskia izan du hizpide, aste honetan. Peio Añarbe eta Imanol Rojo iraupen-eskiatzaileak elkarrizketatu dituzte.
Bat to Milano Cortina 2026: curlinga, epikaz betetako istorioa
Mikel Unanue eta Oihane Otaegi curling jokalariek kirol honetan aritzeak zer-nolako gorabeherak eragin dizkien kontatu dute: entrenatzeko zailtasunak eta egin beharreko bidaiak, esaterako.
Lucas Eguibar bere laugarren Jokoetan lehiatuko da, Milan-Cortina d 'Ampezzon
Aldez aurretik Basque Teameko snowboardlari donostiarra Sotxi 2016, Pyeongchang 2018 eta Beijing 2022an izan da, eta bi diploma olinpiko eskuratu ditu.
Basque Teamek fundazioko urteko euskal kirolari nabarmenenak omendu ditu Gabonetako galan
Janire Fernandez-Etxabarri eta Aitor Francesena surflariak, Salma Solaun gimnasta, Anton Legorburu munduko eta Europako errugbi txapeldunordea eta Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire paralinpikoak izan dira omenduetako batzuk. Bestetik, goi mailari agur esan diotenei omenaldia egiteko ere aprobetxatu dute. Tania Calvo txirrindulariaren kasua da hori.