Jose Maria Mendiola judokak zilarra irabazi du Europako Irekian, Sofian
Mendiolak galdu egin du -81 kiloko kategoriako finalean Alpha Oumar Djalo frantziarraren aurka, baina aurretik Taras Nielziev ukrainarra, Dominic Rodriguez estatubatuarra, Denislav Ivanov bulgariarra, Umalt Demirel turkiarra eta Ciprian Gribinet moldaviarra kanporatu ditu.
Jose Maria Mendiola Basque Teameko judoka bigarren sailkatu da. Argazkia: Basque Team.
Basque Team Fundazioaren beka duen Jose Maria Mendiola judoka nazioarteko lehiaketa bateko podiumera bueltatu da, Sofian (Bulgaria), Europako Irekian zilarra bereganatuta. Mendiolak galdu egin du -81 kiloko kategoriako finalean Alpha Oumar Djalo frantziarraren aurka, baina aurretik Taras Nielziev ukrainarra, Dominic Rodriguez estatubatuarra, Denislav Ivanov bulgariarra, Umalt Demirel turkiarra eta Ciprian Gribinet moldaviarra kanporatu ditu.
Sofiako Europako Irekian, guztira, 39 herrialdetako 285 kirolari lehiatu dira, 237 gizon eta 148 emakume.
Asteburu honetako emaitzarekin, Mendiolak erakutsi du atzean utzi duela jada joan den ziklo olinpikoan belaunean izan zuen lesioa; Pariseko Jokoetarako sailkapena galarazi zion. Uda honetan podiumera hurbiltzen hasi zen, Tallingo Europako Irekian bosgarren eginda, eta asteburu honetan beste pauso bat eman du, zilarrezko domina lortuta.
Mendiolaren nazioarteko ibilbidean, orain arte, nabarmenak dira 2020an Varsoviako Europako Irekian lortutako bigarren postua, 2021ean Zagrebekoan, 2022an Abu Dhabi Grand Slamean lortutakoa eta 2023an Qazaqstan Barysy Grand Slamen eskuratutako hirugarren postua, besteak beste.
Basque Teameko judokaren hurrengo hitzorduak otsailaren 14ko Ljubljanako Europako Irekia eta martxoaren 6ko Austriako Upper Sari Nagusia izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Angela Vilariño lehiaketara itzuliko da, bularreko minbizia gaindituta
Bost urteko tratamenduaren ondoren, Hondarribiko pilotuak abenduan jaso zuen sendagiria. Gaur jakinarazi du Europako Mendi Txapelketara itzuliko dela. Gainera, Porsche 911 GT3 bat gidatuko du.
Rahmek akordioa sinatu du DP World Tourrekin
Hilabetetako tentsioen ondoren, Barrikako golf jokalariak Europako zirkuituarekin duen gatazka konpondu du, zigorrak ordaintzea eta hainbat txapelketatan parte hartzea adostuta.
Nadia Erostarbe: “Egin dudan lehiaketaz harro nago, baita hirugarren postu honetaz ere”
Surfeko Munduko Zirkuitoko hirugarren postua eskuratu du Nadia Erostabek. Zarauztarra harro dago lortutakoarekin “txapelketa irabaztera” joan zen arren. Orain bederatzigarren doa rankinean eta “hurrengo frogetan hobetzen saiatzea” du helburu.
Nadia Erostarbek hirugarren amaitu du Snapper Rocksen, eta munduko hamar onenen artean sartu da
Stephanie Gilmorek, zortzi aldiz munduko txapeldun izandakoak, Zarauzko surflaria finalerdietan kanporatu zuen, nahiz eta Erostarbek olaturik onena hartu eta 8,50 puntu bildu.
Nadia Erostarbek Bonsoy Gold Coasteko finalerdiak jokatuko ditu
Zarauztarrak Gabriela Bryan hawaiarra gainditu du (15.67-14.33) Australiako probako final-laurdenetan.
Europako bi final jokatuko dira San Mamesen: Bordeaux-Leinster eta Ulster-Montpellier
Errugbiko Europako txapelketa garrantzitsuenetako bi finalak maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira San Mames estadioan.
Alex Zanardi 1 Formulako pilotu ohia, paralinpismoaren mitoa eta erresistentziaren sinboloa hil da
Paraziklista gisa, urrezko lau domina paralinpiko lortu zituen Londres 2012 eta Rio 2016 olinpiar jokoetan. Zanardik arrasto sakona utzi du kirol alorrean izandako lorpenengatik eta, batez ere, bizitzan izandako zailtasunei aurre egiteko erakutsitako indarragatik.
Naroa Arrasate, Europako txapeldunordea: “Pena da urreagatik borrokan lesionatzea, baina zilarrarekin pozik nago"
Naroa Arrasate nafarrak zilarra bereganatu du Europako halterofilia txapelketan, 69 kiloko kategorian. Atarrabiako kirolaria urrea lortzeko lehian sartu zen, baina 131 kilo altxatzen saiatu zenean, ukondoa atera zitzaion. Edonola ere, 23 urteko halterofiloa pozarren dago Europan domina eskuratu eta maila bikaina eman duelako.
Eneko Pouk Carros de Foc zeharkaldia egin du
Kirolari arabarrak Isa Casado gipuzkoarrarekin, Alfredo del Campo errioxarrarekin eta Albert Babot andorrarrarekin batera burutu du Pirinioetako ibilbidea. Taldeak 60 kilometro eta 5.100 metroko desnibel positiboko zeharkaldia egin dute hiru jardunaldi gogorretan.
Nelly Kordak irabazi du Chevron Championship txapelketa; Carlota Cigandak hamabigarren amaitu du
Carlota Ciganda nafarra hamabigarren postuan geratu zen, -4 punturekin. Bigarren aldiz irabazi du txapelketa honetan.