Boxeoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oier Ibarretxe boxeolariak brontzea lortu du BOXAM International txapelketan

Galdakaoko boxeolariak brontzezko domina eskuratu du bere kategorian, hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdietan, Ukrainakoaren kontra.

Oier Ibarretxe
Oier Ibarretxe Argazkia: @BATbasqueteam

Oier Ibarretxe Basque Team Fundazioaren beka duen boxeolariak hirugarren postua eskuratu du BOXAM International Tournament txapelketan, La Nucian (Alacant). Gizonezkoen eta emakumezkoen elite mailako kategoriak biltzen ditu, eta 20 herrialde baino gehiagoko 300 boxeolarik eman dute izena bertan.

Oierrek brontzea lortu du bere kategorian, hiru borrokaldi egin ondoren: lehena Belgikako ordezkariaren aurka, bigarrena Kanadakoaren aurka eta hirugarrena, finalerdietan, Ukrainakoaren kontra. 

Galdakaoko boxeolariak Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan egin zuen debuta Bazarbay Mukhammedsabyr Kazakhstango boxeolari famatuari aurre eginez. Ikasketa ona izan zen bere mailako boxeolari onenetako bati aurre egin behar izatea. Iaz, berriz, Liverpooleko Elite Mailako Munduko Txapelketan lehiatu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Jose María Olazabal, golfista
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Maria Olazabal: “V. Bizkaia Openak etorkizun ona dauka; profesionalek zelaia eta txapelketa maite ditugu”

Jose Maria Olazabal, Augustako Mastersa bi aldiz irabazi duen jokalaria, V. Bizkaia Openeko kartelaren buru da, Espainiako Golf Profesionalaren Elkarteko (PGAe) zirkuituaren txapelketa garrantzitsuenetakoan. Olazabalekin batera, beste 145 jokalarik eman dute izena. Hondarribikoak ostegun honetan hasi den US Opena ere aztertu du, baita Jon Rahmek txapelketan izango dituen aukerak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X