Olharan-Gorka vs Johan-Ibarluzea aurrez aurre, Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldian
Eusko Label Winter Series 2026-27.
Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldean, Olharan-Gorka eta Johan-Ibarluzea bikoteak neurtuko dituen partidan, A multzoan.
Johan Sorozabal eta Ion Ibarluzeak, bien artean, Winter Serieseko 3 txapel dituzte. Johanek iaz irabazi zuen, Basquerekin batera, Barandika ordezkatu behar izan baitzuen finalean; Ibarluzea, berriz, aurreko bi edizioetan izan zen nagusi, Erkiagarekin bikotea osatuta. Elkarrekin ez dute askotan jokatu, eta ikusi egin beharko da nola egokitzen diren.
Jean Olharan eta Gorka Sorozabal izango dituzte aurkari gaurko hitzorduan, batera jokatzen esperientzia handia duen bikotea, nahiz eta 12 urteko aldea izan.
Partida izango EITBn ikusgai izango da, 21:45etik aurrera, kirolakeitb.eus-en eta ETB1en.