4. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkiaga-Salegi eta Johan-Ibarluzea bikoteek jokatuko dute gaurko Eusko Label Winter Series partida

Bi bikoteek ligaxkan aukerekin jarraitzea dute jokoan; izan ere, gaur egun A multzoko sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuetan daude, hurrenez hurren.

Salegi-Erkiaga eta Ibarluzea-Johan bikoteak. Argazkiak: ERAMAN!

Salegi-Erkiaga eta Ibarluzea-Johan bikoteak. Argazkiak: ERAMAN!

Eusko Label Winter Series txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur, astelehena, Erkiaga-Salegi eta Johan-Ibarluzea bikoteek, A Multzoan. 

Erkiagak eta Salegik, 0 punturekin, irabazteko beharra dute, Olharan eta Gorkaren aurkako ligaxkako 3. partidari arnas apur batekin ekiteko. Galduz gero, ia kalean egongo lirateke. Johan eta Ibarluzea ere antzera dabiltza, baina puntu bat badute, behintzat.  

Partida, astelehenero bezala, 21:45ean izango da ikusgai, streaming bidez, kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en.

Publizitatea
X
Publizitatea
X