Pilota
Bixente-Atain eta Erkiaga-Gorka, eta Pape-Lizardi eta Laugie-Mercadie, Donibane Lohizuneko All Starreko finalera
Astearteko kinieletan, bikote onenak izan ziren, eta, horrenbestez, finaletarako txartelak eskuratu dituzte; horiek datorren asteartean jokatuko dituzte, hilaren 28an.
Berria erremonte txapelketako finalak, larunbat honetan, EITBn
Ezkurra-Goikoetxea eta Arluziaga-Azpiroz bikoteek larunbateko hitzordu handirako materiala hautatu dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko hiru pilotari trinketeko Binakako finalean, Historian lehenengoz
Igande honetan, apirilaren 26an, jokatuko da finala Baionako Moderno trinketean. Espinal nafarra eta Ducassou lapurtarra faborito dira Ziarrusta eta Ugarte bizkaitarren aurrean. Finala zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB2 ONen eta eitbkirolak.eus-en.
Bilboko Iron Cup txapelketa maiatzaren 1ean hasiko da, emakumezkoen eta gizonezkoen sei bikoterekin
Kategoria goreneko txapelketa da zesta-puntako Liga profesionalean, eta 2.000 puntu eskuratuko dituzte bikote txapeldunek. Euskal Telebistak zuzenean emango ditu partida guztiak ETB 1 ON kanalean eta baita streaming bidez ere.
Iron Cup txapelketaren hirugarren edizioa, EITBn ikusgai
Iron Cup zesta-punta txapelketaren hirugarren edizioa aurkeztu dute astearte honetan, Bilbon. Maiatzaren 1etik ekainaren 5era, emakumezko lau bikote eta gizonezko sei arituko dira lehian. Partida guztiak EITB Median izango dira ikusgai.
Laso nagusi izan da Jakaren aurka (8-22)
Unai Lasok erraz garaitu du Erik Jaka Ogetan jokatutako Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian (8-22). Garaipen horri esker, bi aste barru Darioren aurka jokatuko du, eta finalerdietarako txartela izango dute jokoan.
Peña oso haserre: “Epaile batzuek ez dute merezi dauden tokian egotea"
Jon Ander peñaren adierazpenak Javi Zabalaren aurka galdu ostean (17-22). Partidan zehar, epaileek bi atxiki adierazi dizkiote: bata 10-10ekoan eta bestea 17-13koan.
Zabalak partida irauli eta garaipena eskuratu du (17-22)
Labriten jokatutako partidan Zabalak Peña menderatu du (17-22). Peñak bost tantoren faltan bosteko abantaila zuen arren, Zabalak ez dio handik aurrera tanto bakar bat ere egiten utzi; neurketa irauli eta puntua eskuratu du.
Erkiagak kostata lortu du Banakako Txapelketan aurrera egitea
Aritz Erkiagak mendean hartu zuen Julen Basterra “Txanika” Berriatuako Mendibarrenen jokatutako Zesta-Puntako Banakako Txapelketa nagusian. Partidan bizi eta gogorra izan arren, hiru jokotan lortu zuen garaipena (6-12, 12-6 eta 5-3). Bestalde, Johanek Liboisi irabazi zion bi jokotan 12-8 eta 12-10 eginda.
Dariok erakustaldia eman eta Altuna txapelduna birrindu egin du Gernikan (8-22)
Amezketarrak ezer gutxi egin ahal izan du errioxarraren jokoari aurre egiteko. Asko jokatu du Dariok; Altuna, berriz, galduta ibili da. Dariok urrats handia eman du finalerdietara sartzeko bidean.
Finalerdietarako material aukeraketa egin dute
Berria Txapelketako finalerako txartelak banatuko dira larunbat honetan. Gazteak egungo izarrekin nahasten dituzte txapelketa honetan. Ezkurra II-Goikoetxea VI vs. Martxipe-Barrenetxea IV eta Arluziaga-Azpiroz vs. Segurola-Aldabe partidetarako material aukeraketa egin dute gaur.
Mariatxi talde batek, Imanol Lopezi, haren agurrean: “Erregea izaten jarraitzen dut”
Aitzuri pilotalekuan, Zumaian, Imanol Lopezek, zesta-punta profesionala utzita, eguneko protagonista nagusiak oparia jaso du: mariatxi talde batek El rey kanta eskaini dio, eta berak ere abestu du, osorik.
Imanol Lopez, hunkituta, bere agurrean: “Jarrai dezala kirol polit honen olatuak, merezi du eta"
Zumaiako atzelaria eskerturik agertu da: "Eskerrak guztiei, bihotzez, une honengatik, batez ere nire familiari". "Kirol honetan hainbeste urtez aritzea, niretzat, harro egoteko modukoa da", gaineratu du agurreko hitzaldian.
Imanol Lopez: “Poza sentitzen dut, asko disfrutatu dut, oso pozik nago”
Imanol Lopezek 2026ko Zumaia Jai Alai Master Seriesen esan dio agur pilota munduko haren ibilbide profesionalari, Aitzuri pilotalekuan, herriko jaietan, eta, gainera, azken txapela bat janztea lortu du; izan ere, Aritz Erkiagarekin batera, Jean Olharan eta Unai Lekerika aurkari, garaipena eskuratu du.
Imanol Lopez, Erkiaga lagun, txapeldun izan da bere agurrean
Erkiagak eta Lopezek bi jokotan (15-12 eta 15-10) irabazi diete finala Olharani eta Lekerikari, atzelari zumaiar handiaren azken neurketan. Emakumezkoen finalean, Elaia eta Frida nagusitu dira, hiru jokotan (15-9, 11-15 eta 5-2).
Aimar Jabalera erremontistak tibia eta peronea hautsita ditu
Doneztebeko aurrelaria zortzi hilabeterako lesionatu da, eta, hortaz, baja izango da hurrengo txapelketetan.
Imanol Lopez, maisuaren agurra
Imanol Lopez puntistak agur esango dio zesta-puntari, 33 urteko ibilbidea eginda. Omenaldi berezia egingo diote, Zumaian, San Telmo egunean.
Dariok sendo garaitu du Jaka (10-22)
Dario Gomezek 10-22 garaitu du Erik Jaka Buruz Buruko A multzoko partidan. Aspeko pilotariak hasieratik bideratu du partida, eta zailtasun nabarmenik gabe lortu du txapelketako lehen puntua.
Ortega-Sagarmendi eta Senperena-Lizaso, txapeldun Gipuzkoako Irekian
Gipuzkoako Irekiko finalak jokatu dira Zumarragako Beloki frontoian. Adimen urritasuneko finalean, Lander Ortegak eta Eneko Sagarmendik 20 eta 15 hartu dituzte mendean Hodei Asteasu eta Xabat Askasibar. Urritasun fisikoko finalean, berriz, Beñat Lizasok eta Aingeru Senperek 25 eta 21 die irabazi Edorta de Antari eta Joseba Lasari.
Altunak Binakakoaren errebantxa hartu du Lasoren aurka (22-16)
Jokin Altunak 22-16 garaitu du Unai Laso Buruz Buruko A multzoko lehen partidan. Atzetik hasi arren, buelta eman dio markagailuari, garaipen sendoa lortzeko. Hala, amezketarrak Binakako finalaren errebantxa hartu du.