Ansak eta Zubirik finalerdia hiru jokotan irauli eta finalerako txartela lortu dute
Ansaren eta Zubiriren arteko besarkada, partida amaieran. Irudia: EITB
Ansa II.ak eta Zubirik Erremontari-Sagaradoaren Txapelketako finalerdia irauli eta Ezkurra II.a eta Azpiroz hiru jokotan menderatu dituzte. Horrela, Urnietako aurrelariak eta Uitziko atzelariak final handirako txartela lortu dute. Datorren astean Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxearen aurka arituko dira azken neurketa erabakigarri horretan.
Ansak eta Zubirik hasiera ona eman diote norgehiagokari. Hala ere, markagailuan ez dute alde handirik lortu. Azpirozek motzegi ateratako lehen sakeetako batek 1-3koa suposatu du. Lehen berdinketa launa izan da. Seinako berdinketa aurtengo txapelketako tantorik onenetako bat izan da. Atsedenaldira, gauzak estu, baina aurretik joan dira Ezkurra eta Azpiroz (8-6).
Kantxara bueltan, Ansak hormabiko dotorea egin du, eta segidan Bereziartua sagardotegiko erremontistek jokoa berriro berdindu dute (8-8). Aburuzako ordezkariek ez du etsi, eta Josetxo Ezkurraren bi pareta on batek 9-8koa jarri du. Jokoaren azken txanpa Urnietako aurrelariaren hanka-sartzeek erabaki dute. Ansa presaka ibili da tantoa azkarregi bukatu nahian, eta akats argiak egin ditu. Azpirozek sakez lehenbiziko tantoa egin eta, ondoren, 15. kintzera joan da bikote nafarra (15-8).
Bigarren jokoari ekin baino lehen Ansak bere saskia aldatu du. Bigarren jokoa oso gorabeheratsua izan da. Bereziartuako bikotea berriz ere aurretik hasi da, baina berriro hutsegiteak etorri dira. Jokoko lehen berdinketa hiruna izan da, eta Ansak errestoan 3-4ko jarri du. Imanolek berak hutsa egin du hurrengo tantoan, eta bere hormabikoa zuzenean kanpora joan da. Gainera, zoritxarrez pilotak Arrillaga aurreko epailea jo du. Aritz Juaneneak hartu behar izan du haren lekua. Ezkurrak eta Azpirozek markagailuan aurretik joatea lortu dute atsedenaldira (8-7).
Kantxara bueltan, tanto onak eta bi bikoteen opariak uztartu dira. Gauzak oso estu zirela heldu dira jokoaren azken txanpara. Aburuzako erremontistek akats larriak egin dituzte, eta larrutik ordaindu dute ondoren. Azken tantora berdinduta iritsi dira (14-14), eta azken kintze hori Ansak eta Zubirik poltsikoratu dute, hirugarren jokoa behartuz (14-15).
Une erabakigarrian Bereziartuako bi erremontistak askatu dira. Hirugarren jokoan partidako Ansarik onena azaldu da. Zubiri sendo batek lagunduta, 1-6 aurrea hartu dute markagailuan. Neurketaren lehen erdia nagusi izan ondoren, zalantzak agertu zaizkie Ezkurrari eta Azpirozi, eta larrutik ordaindu dute. Azkenean 3-8 nagusitu da Bereziartua sagardotegiko bikotea. Datorren asteko finalean Aldabe eta Barrenetxearen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ansa: “Txapel honek badauka pisua garaitu ditugun aurkariak ikusita”
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri, “Erremontari”-ko txapeldunak, Miramonen izan dira gaur. Zubirik azaldu du ilusio berezia egiten dion txapela dela “Azken Erremontari eta, seguraski, nire azken txapelketa” izango baitira. Ansak Nafarroako Erremontista taldeari eskaintzen dio txapela. Izan ere, alargun geratzen dira erremontistak aurten eta haiek izan dira ateak iriki dizkietenak.
Ansa II-Zubiri, Erremontariko txapeldun!
Ansa II-Zubiri bikoteak irabazi du “Erremontari” txapelketaren seigarren edizioa. Hiru jokotan garaitu diete Aldaberi eta Barrenetxea IV.ari (12-15, 15-12 eta 8-5). Bikote moreari ondo atera zaio prestatutako estrategia eta “sekulako txapela” bereganatu dute.
Ansa eta Zubiri, Erremontariko txapeldun, finala irauli eta Aldaberi eta Barrenetxeari irabazita
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea nagusitu dira lehen jokoan (12-15), baina bigarrenean Imanol Ansak beste martxa bat sartu du (15-12), eta Bereziartuko ordezkariek joko erabakigarria behartzea lortu dute. Hirugarrenean detaile txikiek erabaki dute neurketa.
Finalistak konforme geratu dira aukeratutako materialarekin
Barrenetxea IV.ak, Aldabek, Ansa II.ak eta Zubirik “Erremontari” txapelketako finalean erabiliko duten materiala aukeratu dute. Urdinek pilota biziak aukeratu dituzte, txapelketa guztian zehar bezala. Moreek, berriz, baxuagoa, arinagoa.
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal, epaile lanetan aitzindari
Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal Galarreta pilotalekuaren historia luzean epaile lanetan aritu diren lehen emakumeak dira. Pilotariak dira biak eta epaile izatearen esperientziarekin gustora, erremontean ere saiatuko liratekeela adierazi dute.
“Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik onenak
Josetxo Ezkurrak eta Imanol Ansak egin dituzte “Erremontari” txapelketako finalerdiko hiru tantorik ikusgarrienak.
Imanol Ansa: “Oso partida zaila altxatu dugu; zorteko sentitzen naiz finala bizi ahal izateagatik”
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik “Erremontari” txapelketako finala jokatuko dute Kemen Aldaberen eta Endika Barrenetxearen aurka. Ezkurra II-Azpiroz bikotea hiru jokotan garaitu ostean lortu dute hori (15-8, 14-15 eta 3-8).
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, aurkariak nortzuk izango zain
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea "Erremontari"ko egungo txapeldunak dira. Datorren asteleheneko finalaurreko emaitzaren zain daude, aurtengo finaleko aurkariak zeintzuk izango diren jakiteko.
Ansak eta Zubirik pilota baxuen aldeko apustua egin dute, Ezkurrak eta Azpirozek, berriz, biziak aukeratu dituzte
Hernaniko Galarreta pilotalekuan, bi bikoteek Erremontari saioko finalerdietarako materiala aukeratu dute. Ligaxkako bigarren jardunaldian, Doneztebekoa eta Uitzikoa nagusitu ziren. Aurreko koadroetan lehia bizia espero da.