Real Sociedad
2025/11/08 - 14:15
Oyarzabal: ''Beste puntu bat, geldialdia, eta dinamika positibo honetan jarraitzen saiatuko gara''
Talde txuri-urdineko kapitainak 89. minutuan penaltiz sartutako golari esker, Realak puntu bat bereganatu du, azken unean, Elxi egindako bisitan.
2025/11/08 - 10:48
Azken unean berdinketa lortu du Realak Elxeren aurka (1-1)
Mikel Oyarzabalek 89. minutuan penaltiz sartutako golari esker, talde txuri-urdinak urrezko puntua lortu du Elxen.
2025/11/06 - 20:28
Gorka Carrera Sanseko golegile nagusiak 2030era arte berritu du kontratua Realarekin
Errenteriarra jubenil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta aurten bost gol sartu ditu Sanserekin.
2025/11/06 - 20:06
Sergio Franciscok Elxen irabaztea espero du, etxetik kanpo ''bolada txarrari amaiera emateko''
Reala hiru garaipen jarraian lortzetik eta euskal derbia luzapenean irabaztetik dator, eta astea "jarrera positiboarekin" eta "energia ezberdinarekin" igaro da, Sergio Franciscok prentsaurrekoan onartu duenez.
2025/11/06 - 12:41
Sansek aise menderatu du Huesca (2-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan zen etxean, 2-0, Huescaren aurkako neurketan, Peru Rodriguezek eta Lander Astiazaranek sartutako golei esker. Horrenbestez, Ansotegik gidatzen duen taldeak 12 puntu ditu, eta salbazioa puntu batera du.
2025/11/04 - 18:13
Take Kubo: ''Infiltratuta jokatu dut''
Japoniarrak infiltratuta eta minarekin jokatu duela onartu du, baina beti taldeari "lagundu" nahi izan diola ziurtatu du. Realak Athleticen aurkako derbia irabazi zuen iragan jardunaldian, eta horrek "adorea eta indar handia" eman dio taldeari, Kubok erantsi duenez.
2025/11/03 - 19:38
Dani Diazek Realarekin berritu du, 2029ra arte
19 urteko jokalariak 2026-2027 denboraldiaren amaierarainoko kontratua zeukan talde txuri-urdinarekin; kontratu hori bi denboraldiz luzatu du.
2025/11/02 - 22:00
Realak balentria egin du, Bartzelona ahalguztiduna lehen aldiz menderatuta (1-0)
Realak 1-0 irabazi dio gaur Bartzelonari Zubietan, Edna Imadek penaltiz sartutako golari esker. Historian lehen aldiz garaitu du talde txuri-urdinak Barça. Alexia Putellas eta Aitana Bonmatiren taldeak 2025eko maiatzean galdu zuen azkenekoz ligan.
2025/11/02 - 15:07
Gorrotxategi: ''Ikaragarria izan da garaipenaren gola azken minutuan sartzea''
Jon Gorrotxategi pozarren agertu da, Athleticen aurkako derbian Realari garaipena eman dion gola sartu eta gero. Baloia txikitu egin du, neurketa amaitzear zegoela, eta zoramena piztu da Anoetan.
2025/11/01 - 22:11
Jon Martin: ''Konfiantza askorekin etorri gara''
Realeko jokalariak EA Sports Ligako 11. jardunaldian Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz (3-2) hitz egin du.
2025/11/01 - 10:55
Sansek galdu egin du Racing liderraren aurka (1-0)
Jon Ansotegiren taldeak aurre egin dio Bigarren Mailako liderrari, baina ez du punturik lortu Racingen aurka Sardineron jokatu duen partidan. Neurketako gol bakarra Peio Canalesek egin du.
2025/10/31 - 18:14
Sergio Francisco: ''Derbiak futbolarekin eta bihotzarekin jokatu behar dira''
Sergio Franciscok esan du Reala "ilusio handiarekin" eta "gogotsu" dagoela Athleticen aurkako derbia lehiatzeko Anoetan.
2025/10/30 - 15:22
Igor Zubeldia, Athleticen aurkako derbiaz: ''Irabaztera atera behar dugu''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak larunbat honetan Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du prentsaurrekoan. Taldea atzealdean hobeto ikusten duela azpimarratu du, irabaztera irten behar dutela nabarmentzeaz gain.
2025/10/29 - 19:35
Jon Baldak Realarekin berritu du 2028ra arte
23 urteko Sanseko jokalariak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte luzatu du kontratua Gipuzkoako taldearekin.
2025/10/29 - 12:35
Negreira-Reala partidaren laburpena eta golak (0-3)
Realak 0-3 irabazi zion Galiziako Negreira taldeari; beraz, txuri-urdinek aurrera egin dute txapelketan. Neurketaren laburpena eta golak, bideo honetan ikusgai.
2025/10/29 - 00:06
Realak Negreira apala garaitu eta Kopan aurrera egin du (0-3)
Gotik aurretik jarri du Donostiako taldea lehen zatian, eta Zakharyanek eta Turrientesek kanporaketa erabaki dute bigarren zatian sartutako golekin.
2025/10/27 - 19:26
Sergio Francisco, Negreiraren kanporaketaz: ''Kopari begira jarri behar dugu''
Realak asteartean jokatuko du aurreneko kanporaketa 2025-2026 denboraldiko Errege Kopan, Negreiraren aurka; aurreko egunean, Sergio Francisco entrenatzaileak nabarmendu du txapelketa oso garrantzitsua dela talde txuri-urdinarentzat.
2025/10/25 - 23:00
Sansek etxetik kanpo puntuak lortu ezinik jarraitzen du
Jon Ansotegiren taldeak 1-0 galdu du Burgosen, eta jaitsierako postuetan segitzen du. David Gonzalezek sartu du gola, penaltiz, neurketaren azken txanpan.
2025/10/25 - 14:23
Janire Gonzalez-Etxabarri, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire munduko txapeldunak omendu dituzte Anoetan
Realaren eta Sevillaren arteko partida hasi aurretik, Janire Gonzalez-Etxabarri, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire omendu dituzte Anoetan. Gonzalez-Etxabarrik urrezko domina bereganatu du munduko surf txapelketan, eta beste horrenbeste lortu dute Llopisek eta Zudairek igeriketako munduko txapelketan.
2025/10/25 - 02:19
Oyarzabal: ''Ez zen gure bertsio onena atera behar, garaipena baizik''
Realeko jokalariak EA Sports Ligako 10. jardunaldian Sevillaren aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du.