Real Sociedad
Matarazzo: “Aldaketak egon daitezke"
Realeko entrenatzaileak Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 38. eta azken jardunaldian.
Donostia Ospitalera eraman dute Jon Balda, Zaragozan egin zioten bareko ebakuntzaren ondoren
Realaren bigarren taldeak aurreko asteko astelehenean Huescan jokatu zuen partidan, zelaia utzi zuen Sanseko atzelariak, eta hurrengo egunean barean ebakuntza egin zioten, Zaragozan.
Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Sansek mailari eustea ziurtatu du Mirandesen aurka azken unean berdinduta (2-2)
Dani Diazek 93. minutuan sartutako golak puntu erabakigarria eman dio talde txuri-urdinari Anoetan, Bigarren Mailan jarraitzea matematikoki ziurtatzeko.
Matarazzo, Elustondoren agurrari buruz: “Oso egun berezia izango da, berezia den jokalari batentzat"
Entrenatzaileak aurreratu duenez, litekeena da Elustondok igande honetan, Valentziaren aurka, minutu batzuk jokatzea. Jokalariaren azken partida izango da Anoetan.
Barrenetxeak lesioa du ezkerreko aduktore luzean
Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Erdilari tolosarak 2028ra arte luzatu du Realarekin zuen lotura, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.
Jon Martin: “Bigarren zatian kostata ibili gara, ezin izan ditugu trantsizioak egin”
Jon Martinek sartu du Gironaren aurkako partidako gola, bere bigarrena eta “jarraitzeko asmoz”. Lehenengo zatian ondor aritu diren arren, “bigarrenean kostata” ibili direla azaldu du lasartearrak.
Realak bana egin du jaitsiera postuetan zen Gironaren aurka, Montilivin (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan lehen zatian, Jon Martinen golari esker, baina Kataluniako taldeak berdinketa lortu du atsedenaldiaren ostean, Stuaniren bidez. Girona jaitsiera postuetatik atera da gaurko berdinketari esker.
Pellegrino Matarazzo: “Kosta egin zaigu maila ona berriro hartzea, eta eutsi egin behar diogu"
Talde txuri-urdinaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Gironaren aurkako partidaren atarian. Sevillaren aurka gertatutakoarekin ikasi behar dutela azpimarratu du entrenatzaile estatubatuarrak.
Jon Baldari premiazko ebakuntza egin behar izan diote, Kita taldekidearekin izandako kolpearen ondorioz
Esku-ohean atera zuten zelaitik, eta berehala eraman zuten Zaragozako Servet Ospitalera. Bertan, barean ebakuntza egin diote, eta egun batzuk eman beharko ditu ospitalean. Anoetako hegalekoak ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan.
Sansek mailari eustea hurbilago du, Huesca mendean hartu baitu (1-2)
Horrela, zortzi jardunaldiko garaipenik gabeko bolada txarrari amaiera eman diote txuri-urdinek, eta bederatzi puntura utzi dituzte jaitsiera postuak. Bigarren zatian, Ansotegiren taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak Mikel Rodriguez egotzi baitu.
Gorrotxategi: “Europan egon arren, gehiago lehiatu behar dugu"
Realeko jokalariak Betisen aurka lortutako berdinketaz (2-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 35. jardunaldian.
Realak puntu bat berreskuratu du Betisen aurka (2-2)
Realak olatu aparretan jarraitzen du, Granada ere garaituta (3-0)
Realak garaipen argia lortu du Granadaren aurka Zubietan (3-0), Cecilia Marcosen, Claire Lavogezen eta Klara Cahynovaren golei esker. Joan den asteburuan Europarako sailkapena ziurtatu ondoren, txuri-urdinek modu ezin hobean ospatu dute denboraldi historikoa zaleen aurrean.
Rino Matarazzo, Reala-Betis partidaz: “Ligan, % 90 ez da nahikoa irabazteko”
Larunbatean, 21:00etan, Realak Betis jasoko du etxean, Anoetan. Bezperan, Zubietan, Rino Matarazzo txuri-urdinen entrenatzaileak neurketa hori izan du hizpide, eta adierazi du bere taldeak galdera bati erantzun behar diola: “Betis baino hobeak al gara?”.
Aritz Elustondok jokalari txuri-urdin izateari utziko dio denboraldi amaieran
Klubak jokalariari jakinarazi dio bi aldeak lotzen dituen kontratua ez duela berrituko. Beasaingo futbolariak, kapitainetako batek, 2014ko abenduan egin zuen debuta, eta 310 partida ofizial jokatu ditu lehen taldean ibili den 11 denboraldietan.
Aramburu: “Ez gara ondo aritu; jokoaren alderdi guztietan hobetu behar dugu”
Realak 1-0 galdu du Sevillaren aurka, Jon Aramburuk azaldu duenez "ondo jokatu ez duten" partida baten ostean. Caracaseko jokalariak azpimarratu du "jokoaren alderdi guztietan hobetu" behar dutela "modu onenean amaitu ahal izateko". (Bideoa gazteleraz).
Realak porrota jaso du Sevillan, Matarazzoren taldearen partida eskasa egin du (1-0)
Alexis Sanchezek bigarren zatian sartutako golak erabaki du norgehiagoka. Realak minuturik onenak partida hasieran eta bigarren zatiaren hasieran izan ditu, baina ez du asmatu azken metroetan.
Cecilia Marcos: “Txapeldunen Ligan gaude; denboraldi borobila egin du taldeak”
Cecilia Marcosek sartu zuen Reala Txapeldunen Ligara eramango duen gola Deportivoren aurkako partidan. Oraindik Moeve F Ligan hiru partida gelditzen zaizkien arren Ceciliak argi dauka “orain disfrutatzeko momentua” dela.