Real Sociedad
Igor Zubeldia: “Oso ondo aurkitzen gara, baina gure lana egin beharko dugu hiru puntuak lortzeko”
Igor Zubeldiak eta Alvaro Odriozolak prentsaurrekoa eman dute. Derbia jokatzeko eta hiru puntuak lortzeko gogoz agertu dira biak, baina Athleticekoak indartsu zelairatuko direnaren jakitun ere badira.
Unai Marrerok haustura du ezker masaileko hezurrean
Realeko atezainak ezbehar bat izan du ostegun honetako saioan.
Urtarrilean Pellegrino Matarazzo izan EA Sports Ligako entrenatzailerik onena
Entrenatzaile estatubatuarrak hasiera bikaina izan du Realean, bere lehenengo lau partidatako 12 puntuetatik 10 lortu ditu eta.
Turrientes eta Gorrotxategi, gogotsu, Athleticen aurkako derbiari ekiteko
Beñat Turrientes eta Jon Gorrotxategi Realeko jokalariek prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian. Besteak beste, Matarazzoren iritsieraz eta igandean Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin dute.
Mikel Goti Realeko jokalariak utzita jokatuko du Kordoban
Talde txuri-urdinak azaldu duenez, Gorlizko futbolaria talde andaluziarrean arituko da denboraldi honetan.
Oyarzabal: “Beti gertatuko dira gauzak onerako eta txarrerako, baina aurrera ateratzea garrantzitsua da”
Realeko jokalariak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du EA Sports Ligako 21. jardunaldian.
Oyarzabalek ekaitza piztu du eta Celta garaitu dute txuri-urdinek (3-1)
Realak jokalari bat gutxiagorekin Celta menderatu du, Oyarzabalen erakustaldi bikainari esker.
Nerea Eizagirre: "Beti esan dugun bezala, eguneroko lan horretan dago gakoa"
Realak 3-0 irabazi du Zubietan jokatutako euskal derbian. Partidaren ostean, Eizagirre pozarren agertu da, eta orain arte egindako lan ona azpimarratu du.
Realak 3-0 irabazi dio Eibarri Zubietan jokatutako euskal derbia
Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 17. jardunaldiko partidan. Intza Egigurenek lehena egin eta gero, bigarren zatian Eibarrek bere atean sartu ditu hurrengo bi golak.
Sanse galtzaile atera da Leganesen aurkako partidan (2-0)
Fragak penalti bat gelditu du, baina Donostiako taldeak ezer gutxi egin ahal izan du Madrilgoaren nagusitasunaren aurrean.
Matarazzo: "Partidu hauetan egin duguna errendimendua da, ez zortea"
Realeko entrenatzaileak Celtaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Bestalde, Gotiren irteeraz ere mintzatu da.
Beñat Turrientes: “Oso pozik nago, dena ondo ari zait ateratzen”
Rino Matarazzok talde txuri-urdina hartu zuenetik, Realeko erdilaria jokalari onenetakoa ari da izaten. EITB beasaindarrarekin izan da.
Nahia Aparicio: "Eibarren aurkako partidak beti dira zailak"
Realak eta Eibarrek derbia jokatuko dute igande honetan, urtarrilak 25, F Ligako 17. jardunaldian. Nahia Apariciok neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Kubok lesioa du ezker hankako iskiotibialean
Aramburu: "Asko sufritutako garaipena izan da"
Realeko jokalariak Bartzelonaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (2-1) Anoetan, EA Sports Ligako 20. jardunaldian.
Anoetako "danborradak" Bartzelona garaitu du (2-1)
Intentsitate handiko partida izan da, eta txuri-urdinek Oyarzabalen eta Guedesen golei esker lortu dute garaipena.
Realak indarrean segitzen du, Sevilla etxetik kanpo garaituta (0-2)
Realak 0-2 irabazi dio Sevillari, eta, horrenbestez, bikain eusten ari zaio F Moeve Ligako hirugarren postuari. Claire Lavogezek eta Nerea Eizagirrek sartu dituzte txuri-urdinen golak.
Sanseri azken minutuetan ihes egin dio garaipenak (1-1)
Gorka Carrerak aurretik jarri ditu txuri-urdinak 74. minutuan egindako golari esker, baina Paul Akouokouk markagailua parekatu du 88.ean.
Pellegrino Matarazzo: "Taldea aztertzen jarraitu nahi dugu"
Realak igandean Bartzelona liderra jasoko du Anoetan, eta entrenatzaileak taldearen bilakaeraz hitz egin du prentsaurrekoan. "Pozik nago taldearekin, jokalariak hazten ari dira", adierazi du Matarazzok.
Halaber, "merkatuan zerbait egin behar bada, egingo dugu; baina taldea aztertzen jarraitu nahi dugu" azpimarratu du estatubatuarrak.
Nola ikusten dute egungo Reala Txiki Begiristainek eta David Silvak?
Futboleko hainbat aurpegi ezagun bertan direla hasiera eman diote Usurbileko sagardo denboraldiari. Saizar sagardotegian egin duten ekitaldi horretara besteak beste, Roberto Carlos, David Silva eta Txiki Begiristain gonbidatu dituzte.
Guk azken biekin hitz egiteko aukera izan dugu. Biak ala biak Realeko jokalai ohiak, talde txuri-urdina nola ikusten duten galdetu diegu.