Arraun Lagunak
2025/08/25 - 16:57
Itziar Eguren, Arraun Lagunak: ''Badirudi guk egiten dugunak ez duela baliorik''
Arraun Lagunak taldeak laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga. Eguren presidenteak horren atzean dagoen lana eta konpromisoa nabarmendu ditu. Horrekin batera, salatu du lan horren etekinek askotan izaten duten oihartzun apala.
2025/08/24 - 23:24
Arraun Lagunakek gogotik ospatu du Euskotren Liga laugarren aldiz irabazi izana
Donostia Arraun Lagunakek laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga, eta, gaur arratsaldean, liga amaituta, harrera epela egin diete txapeldunei Donostian. Arraunlariek gogotik ospatu dute.
2025/08/24 - 17:21
2025eko Euskotren Ligako Getariako Ikurrina: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren sailkatu da Getariako Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/24 - 17:01
Tolosaldearentzat Getariako Ikurrina, Arraun Lagunakentzat Euskotren Ligako koroa
Tolosaldea gailendu da Getariako uretan, eta Donostia Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Liga. Hondarribia, berriz, ETE ligara jaitsi da, sailkapen nagusian azken tokian bukatu baitu denboraldia.
2025/08/23 - 22:53
2025eko Euskotren Ligako Ondarroako Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Ondarroako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/23 - 22:26
Garaipen estua eta Euskotren Liga Arraun Lagunakentzat
Arraun Lagunakek eskuratu du Ondarroako Bandera, eta laugarren Euskotren Liga irabazi du horrela, hirugarrena jarraian.
2025/08/23 - 20:34
Donostia Arraun Lagunakek laugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga
Tolosaldeak oso estropada ona egin du Ondarroako uretan, baina azkenean Joana Halsouet patroiak zuzendutako trainerua gailendu zaio, ehunenengatik izan bada ere. Horrenbestez, bandera eta liga eskuratu ditu Arraun Lagunakek.
2025/08/23 - 20:24
Ania Perez: ''Jendea ez da kontziente atzetik dagoen lanaz''
Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren azaldu da Ondarroako Bandera irabazi eta Euskotren Ligako txapeldun bilakatu ondoren. Egindako lana nabarmendu du.
2025/08/19 - 16:30
Arraun Lagunakek lau puntu behar ditu liga irabazteko
Denboraldi bikaina egiten ari da Arraun Lagunak Euskotren Ligan. Lau puntu baino ez dituzte behar lehen postua ziurtatzeko. Xubane Uribarrena arraunlariak taldea nola dagoen kontatu du elkarrizketa honetan.
2025/08/17 - 18:50
2025eko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina (2. jard.): Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/17 - 17:10
Marka guztiak hautsi ditu Arraun Lagunakek Zarautzen
Larunbatean baino arinago ibili da Lugañene trainerua, eta estropada eremu horretako marka onena (2016koa) hobetu du, errekor berria ezarrita: 10 minutu eta 29 segundo.
2025/08/17 - 14:51
Mar Larrea: ''Zarautzen markak hobetzea beti da zaila, baina bagenekien gaur posible izango zela''
Donostia Arraun Lagunakek nagusitasun handiz bereganatu du Zaruzko Ikurrina eta oso bideratuta utzi du Euskotren Liga. Gainera, estropada eremu horretako marka ezarri du. Mar Larrea arraunlaria lortutakoarekin pozarren agertu da.
2025/08/16 - 23:13
2025eko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina (1. jard.): Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/16 - 22:32
Arraun Lagunakek azken txanpan hautsi du estropada
Donostiako traineruak 10 segundoko abantaila lortu du Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian, eta oso bideratuta utzi du bigarrenean ikurrina lortzeko aukera.
2025/08/16 - 21:01
Joana Halsouet: ''Segundo hauek hartu izanak lasaitasuna ematen digu biharko''
Donostia Arraun Lagunakek ondo bideratuta utzi du Zarauzko Ikurrina, lehen jardunaldian 10 segundoko aldea atera baitio Tolosaldeari eta 22koa Oriori. Horrenbestez, Joana Halsouet patroia egindako lanarekin pozik agertu da.
2025/08/16 - 20:15
Arraun Lagunakek irabazi du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia
10 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Tolosaldeari, eta, horrela, gertuago du igandean, bigarren jardunaldia jokatu ostean, ikurrina astintzeko aukera.
2025/08/11 - 16:26
Arraun Lagunakek eskura du Euskotren Ligako titulua
Arraun Lagunak denboraldi bikaina egiten ari da, eta oso gertu du Euskotren Ligako titulua. EITB Mediak Juan Mari Etxabe entrenatzailearekin hitz egin du. Orain arte egindako lana eta taldeak sasoi amaierara arte dituen helburuak izan ditu mintzagai.
2025/08/10 - 16:48
Arraun Lagunakek Galizian emandako asteburua borobildu du Boiron
Donostiako traineruak Euskotren Ligako Rianxeira Bandera ere irabazi du, Orioren aurretik sailkatuta. Hala, bederatzigarren bandera eskuratu eta ia erabakita utzi du liga.
2025/08/09 - 22:51
Arraun Lagunak nagusitu da Galiziako lehen estropadan
Donostiako taldeak bigarren ziabogan lortu du estropada irabazteko aldea, Tolosaldea eta Orio oso gertutik zituela.
2025/08/09 - 20:25
Itziar Eguren: ''Indar froga bat zen, eta horretan gure neskak ondo dabiltza''
Arraun Lagunak klubeko presidentea pozik azaldu da Galiziako lehen estropada irabazi ostean. 8. garaipena lortuta, Liga ongi bideratuta dutela baina oraindik asko geratzen dela esan du.