Arraun Lagunakek erakustaldia emanda irabazi du Kontxako lehen jardunaldia, Tolosaldeari 10 segundo aterata
Arraun Lagunak, Kontxako Banderaren egungo txapelduna, 2024ko eta 2023ko tituluak errepikatzeko bidean da, Tolosaldea (bigarren) eta Orio (hirugarren) hamar segundora dituela ekingo baitio datorren igandean bigarren jardunaldi erabakigarriari.
Lehen txandan, Donostiarra (1. kaletik), Astillero (2. kaletik), Tolosaldea (3. kaletik) eta Arraun Lagunak (4. kaletik) lehiatu dira. Arraun Lagunak hasiera-hasieratik jarri da buruan, oso irteera ona eginez lehen unetik aurkariak atzean utzita. Aurretik egin du lehen ziaboga, Tolosaldea 5 segundora eta Donostiarra eta Astillero 10era zituela. Itzuliko luzean, Joana Halsouet patroiak gidatzen duen ontziak handitu egin du abantaila, bere traineruari errendimendurik onena aterata.
Juan Mari Etxabek entrenatzen duen traineruak erabateko nagusitasunez irabazi du lehen txanda, 10 minutu eta 29 segundoko marka eginda. Tolosaldea izan da bigarren, 10 segundora; Donostiarra hirugarren, 24ra, eta Astillero laugarren, 25era.
Bigarren txandako traineruentzat, Arraun Lagunaken marka izan da erreferentzia. Bigarren txandan, hauek lehiatu dira: Hibaika (1. kaletik), Hondarribia (2. kaletik), Orio (3. kaletik) eta Zumaia (4. kaletik).
Lehen luzean, Orio izan da onena, eta 5 minutu eta 16 segundoko denborarekin egin du ziaboga (lehen txandan Arraun Lagunakek baino 16 segundo gehiago behar izan ditu San Nikolas ontziak), Zumaiari 2 segundo, Hibaikari 7, eta Hondarribiari 8 segundo aterata. Itzuliko luzean, Oriok jarraitu du buruan, Zumaia, Hibaika eta Hondarribia atzetik zituela.
Azkenean, Orio nagusitu da, 10 minutu, 39 segundo eta 87 ehuneneko denbora eginda; Zumaia izan da bigarren, 4 segundora; Hibaika hirugarren, 17ra; eta Hondarribia laugarren, 18ra.
Ondorioz, bigarren jardunaldiari begira, Arraun Lagunakek 10 segundoko abantaila atera dio Tolosaldeari, 10 segundo eta 84 ehunenekoa Oriori, eta 15 segundokoa Zumaiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Xubane Uribarrena: “Atera dugun emaitza txukunetik gorakoa da”
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, emakumezkoen estropadan, ez da ezustekorik izan: Arraun Lagunak izan da onena, eta bideratuta utzi du bandera preziatua bereganatzeko lehia. Tolosaldea (+9), berriz, bigarren izan da, eta datorren igandeko jardunaldi erabakigarrian Euskotren Ligako txapeldunari garaipena garesti saltzen saiatuko da.
Itziar Eguren: “Kirikoren marka berdintzen saiatuko gara; gera dadila beste Kontxa bat Donostian”
Arraun Lagunakek bosgarrenez irabazi du Liga, laugarrena jarraian. 15 bandera lortuta, garaitezinak dira. Itziar Eguren Arraun Lagunaken presidenteak azaldu du orain Kontxaren bila joango direla.
Donostiak Euskotren Ligako titulua ospatu du Arraun Lagunakekin
Gipuzkoako hiriburuko kluba ezin hobeto aritu da 2026ko Euskotren Ligan: jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu, 15, eta txapelketan izandako 16 jardunaldietan gailendu da. Udalbatzak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian egin dio harrera igande arratsaldean.
Nagore Osoro: “Etxekoek badakite benetan zenbat kostatzen den"
Nagore Osoro Arraun Lagunakeko patroiak bere inguruko jendeari eskaini dio garaipena.
Amaia Eguren: “Estropada guztiak irabaztea historikoa da”
Donostia Arraun Lagunakeko kidea oso kontentu dago lortu duten errekorrarekin.
Horrela jaso du Arraun Lagunakek Euskotren Ligako garaikurra!
Lugañene ontziko arraunlariek Euskotren Ligan jokatutako bandera eta estropada guztiak irabazi dituzte.
Mar Larrea: “Goazen Kontxaren bila!"
Arraun Lagunakek historia egin du Euskotren Liga irabazita, jokatutako estropada guztietan gailenduta. Donostiarrak oso nagusi izan dira eta pozarren agertu dira Zarauzko bigarren jardunaldiaren amaieran. Liga amaituta, Kontxa da orain helburu nagusia.
Nagore Osoro: “Gaur behintzat emozio pixka bat egon da"
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinako lehenengo jardunaldian, San Juanekin lehia estua izan ostean.
Talde giroa eta prestaketa, Arraun Lagunaken bost liga garaipenen gakoak
Ane Sanchez, Aiora Belartieta, Lorea Etxabe, Mar Larrea eta Xubane Uribarrena lekuko izan dira Aurraun Lagunakek irabazitako bost ligetan. Garaipen guzti horien gakoa “talde giro ona” dela adierazi dute, baita prestaketa mental eta fisikoa ere, besteak beste.
Arraun Lagunaken azken metroak Getariako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Getariako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.