2022ko Eusko Label Ligako egutegia
2022ko Eusko Label Liga uztailaren 2an hasiko da Bilboko uretan. Parte hartuko duten 12 taldeen artean, Getaria da berritasuna, historian lehendabiziz lehiatuko baita arraunaren maila gorenean. Denboraldiak 20 jardunaldi ditu, eta horietan erabaiko da 2022ko koroa nork irabazten duen, eta play-offak zeintzuk jokatu beharko dituzte. Play-off horiek Bermeon eta Portugaleten izango dira irailaren 17 eta 18an.
ESTROPADAK:
1. jardunaldia: Uztailak 2 (Bilbo)
Bilboko XIII. Bandera: Irabazlea: Orio
2. jardunaldia: Uztailak 3 (Donostia)
XIV. Fabrika Bandera. Irabazlea: Donostiarra
3. jardunaldia: Uztailak 9 (Coruña)
VI. Coruña Hiria Bandera (1. jardunaldia). Irabazlea: Urdaibai
4. jardunaldia: Uztailak 10 (Coruña)
VI. Coruña Hiria Bandera (2. jardunaldia). Irabazlea: Urdaibai
5. jardunaldia: Uztailak 16 (Orio)
Orioko XXXII. Estropada. Irabazlea: Hondarribia
6. jardunaldia: Uztailak 17 (Zierbena)
XXXIX. Petronor Bandera. Irabazlea: Donostiarra
7. jardunaldia: Uztailak 23 (Sestao)
Sestaoko XXI. Bandera. Irabazlea: Hondarribia
8. jardunaldia: Uztailak 24 (Santurtzi)
Santurtziko XLIII. Ikurrina. Irabazlea: Hondarribia
9. jardunaldia: Uztailak 30 (Getxo)
Getxoko Estropaden XLIV. Ikurrina - J.A. Agirre Lehendakariaren XVIII. Omenaldia. Irabazlea: Donostiarra
10. jardunaldia: Uztailak 31 (Lekeitio)
XXXVII. El Correo Ikurrina - Kutxabank SN - Lekeitioko Udala. Irabazlea: Hondarribia
11. jardunaldia: Abuztuak 6 (Hondarribia)
Hondarribiko XXXV. Bandera Mapfre SN. Irabazlea: Urdaibai
12. jardunaldia: Abuztuak 7 (Getaria)
Getariako XIII. Ikurrina - 500. Urteurrena Saria. Irabazlea: Urdaibai
13. jardunaldia: Abuztuak 13 (Ondarroa)
Ondarroako XXXVIII. Bandera-Cikautxo SN. Irabazlea: Ondarroa
14. jardunaldia: Abuztuak 14 (Castro-Urdiales)
X. CaixaBank Bandera. Irabazlea: Hondarribia
15. jardunaldia: Abuztuak 20 (Zarautz)
Zarauzko XLV. Ikurrina (1. jardunaldia). Irabazlea: Urdaibai
16. jardunaldia: Abuztuak 21 (Zarautz)
Zarauzko XLV. Ikurrina (2. jardunaldia). Irabazlea: Hondarribia
17. jardunaldia: Abuztuak 27 (Ares)
Bandeira Concello de Ares. Irabazlea: Urdaibai
18. jardunaldia: Abuztuak 28 (Boiro)
Bandeira Concello de Boiro. Irabazlea: Hondarribia
19. jardunaldia: Irailak 17 (Bermeo)
Bermeo Hiriko XL. Ikurrina-BTWC Bermeo Tuna World Capital SN. Irabazlea: Hondarribia
20. jardunaldia: Irailak 18 (Portugalete)
XLVIII. Corte Ingles Bandera. Portugaleteko Udaletxea 700. urteurrena. Irabazlea: Urdaibai
Play-offa (1. jardunaldia): Irailak 17 (Bermeo). Irabazlea: Lekittarra
Play-offa (2. jardunaldia): Irailak 18 (Portugalete). Irabazlea: Samertolomeu
Zure interesekoa izan daiteke
Itziar Eguren: “Kirikoren marka berdintzen saiatuko gara; gera dadila beste Kontxa bat Donostian”
Arraun Lagunakek bere bosgarren Liga irabazi du, laugarrena jarraian. 15 bandera lortuta, garaitezinak bihurtu dira. Itziar Egurenekin, Arraun Lagunakeko presidenteak azaldu du orain Kontxaren bila joango direla.
Zarauzko estropadak utzitako datu eta irudiak errepasatu ditu Ibon Gaztañazpik
Eusko Label Ligan, Oriok lehen luzean ateratako distantzia azpimarragarria izan zen, baita jeitsiera postuetako taldeen artean bizitako tentsioa ere. Euskotren Ligan, Arraun Lagunakek hasieratik txikitu zuen estropada, lau segunduko aldea atera zuen bigarren minutu eta erdirako. Sailkapenaren beste aldean, Zumaia ETE Ligara jaitsiko da datorren denboraldian.
Donostiak Euskotren Ligako titulua ospatu du Arraun Lagunakekin
Gipuzkoako hiriburuko kluba ezin hobeto aritu da 2026ko Euskotren Ligan: jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu, 15, eta txapelketan izandako 16 jardunaldietan gailendu da. Udalbatzak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian egin dio harrera igande arratsaldean.
Deustuk irabazi du KAE-1 Liga, eta Hondarribiak ETE Liga, Bilbon nagusituta
Bi ontziek iraileko play-offetan lortu beharko dute hurrengo udan maila gorenean aritzeko txartela.
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian ere gailenduta
Mirotzek nagusitasun handiz eskuratu dute igandean garaipena, Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian, eta larunbatean lortutako lehen postua berretsi dute. Gorka Aranberrik 100. bandera erdietsi du Ligan, eta Getaria, Lekittarra eta Hondarribia sailkatu dira bigarren jaurdunaldian Orioren atzetik, bigarren txandan aritu diren hiru talde.
Nagore Osoro: “Etxekoek badakite benetan zenbat kostatzen den"
Nagore Osoro Arraun Lagunakeko patroiak bere inguruko jendeari eskaini dio garaipena.
Amaia Eguren: “Estropada guztiak irabaztea historikoa da”
Donostia Arraun Lagunakeko kidea oso kontentu dago lortu duten errekorrarekin.
Arraun Lagunakek amaiera ezin hobea eman dio egindako liga bikainari, Zarauzko Ikurrina eskuratuta
Lugañene ontziak estropada eta bandera guztiak irabazita itxi du Euskotren Liga, aurrekaririk gabeko mugarri historikoa. San Juan izan da bigarren, eta Orio, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldia
Jarraitu zuzenean Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Ikurrinaren bigarren eta azken jardunaldia.