ZUZENEAN: Euskotren eta Eusko Label ligetako Bueuko Bandera
Eusko Label eta Euskotren Ligetako Bueuko Banderaren zuzeneko emanaldia, Galiziatik
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Joseba Rodriguez: “Tentsio handia egon da hasieratik bukaerara arte”
Orioko arraunlariak lurretik ikusi du gaurko estropada. Estropada estua izan dela esan du eta gaurko garaipenarekin pauso handia eman dutela Eusko Label Ligan. Gaur Zierbenak jarri dizkie zailtasunak, baina "arerioak denak dira". Bi bandera irabazi eta gero Galizian, etxerako bidaia errazagoa izango dela aitortu du.
Orio koroatu da Bueun ere, Zierbenak aurre egin dion arren
Zierbenak zailtasunak jarri dizkio San Nikolas ontziari, azken luzeetara arte aurretik ere jarriz, baina azkenean Gorka Aranberrik gidatutako trainerua gailendu da.
Itziar Eguren, hunkituta: “Enarek ez diote behin ere hegan egiteari uzten"
Arraun Lagunakek irabazi du Bueuko II. Bandeira, eta Euskotren Ligako lidergoa sendotu du. Denboraldiko zazpigarren garaipen honekin, 'Lugañene' ontziak estropada-eremuko errekor berria ezarri du kronometroa 10:25ean geldituta. Itziar Eguren presidenteak, oso hunkituta, zera adierazi du: “Enarek ez diote behin ere hegan egiteari uzten”.
Arraun Lagunakek Galizia konkistatu du
'Lugañenek' Galiziako estropaden plenoa osatu du II Bandeira Femenina Concello de Bueu irabazita, estropada-zelaiko errekorra hautsiz eta bere lidergoa are gehiago sendotuz. Bigarren Tolosaldea izan da eta hirugarren Hibaika, lehen txandatik bikain aritu ondoren.
Iñaki Elorza: “Errotazioak eginda txalupa ondo ibiltzea oso garrantzitsua da guretzat”
Iñaki Elorza, Orioko arraunlariari, gaurko estropada lurretik ikustea tokatu zaio. Hala ere, oso kontentu dago bere taldearen garaipenarengatik eta, bereziki, traineruak erakutsi duen mailarengatik, nahiz eta arraunlari aldaketak egin azken estropadarekin konparatuta. Hurrengo estropadetan ezin direla lasaitu ere esan du, beste ontzien maila oso altua baita.
Oriok bere legea ezarri du Chapelan
'San Nikolas' ontzia nahieran ibili da Galiziako uretan, eta erosotasunez eskuratu du ligako bere laugarren bandera.
Arraun Lagunak nagusi batea artean
Lugañene ontziak beste garaipen bat lortu du Euskotren Ligan, Redondelan jokau den estropadan, Galizian, Ametsa Obras Bandera irabazita. Tolosaldea bigarren izan da eta San Juan, hirugarren.
Itziar Eguren: “Gauzak ondo eginda, ez dago sabairik"
Arraun Lagunakeko presidenteak "batuta" ikusten du bere taldea eta nesken lana goraipatu du. Dena irabazten ari dira eta, ondo lan eginda, ez dagoela "sabairik" nabarmendu du.