Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ion Larrañaga, Donostiarraren entrenatzaile berria

Asteartean adierazi zuen ez zuela Getariako trainerua entrenatzen jarraituko, zortzi urtez bertan egon ondoren.
Ion Larrañaga
Ion Larrañaga. Argazkia. EITB

Ion Larrañaga izango da Donostiarraren entrenatzaile berria, ostiral honetan ofizial egin ondoren. Zortzi denboralditan Getariako entrenatzailea izan ondoren, erronka berrian murgilduko da orain.

Asteartean adierazi zuen ez zuela Getariako trainerua entrenatzen jarraituko. Hainbat lorpen lortu ditu bertan, hala nola KAE 1 Liga eta 11 bandera, Eusko Label Ligara igotzea eta bandera bat. Era berean, 5 urtez jarraian taldea Kontxara sailkatzea lortu du, 49 urtez hori lortu ezinda egon ostean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X