Ondarroak ezustekoa eman du etxean irabazita eta Urdaibaik lidergoa sendotu du
Ondarroako arraunlariek ezustekoa eman dute larunbat honetan euren etxean Eusko Label Ligako Ondarroako IV. Bandera irabazita.
Bizkaitarrak lehen txandan atera dira, 19:57.94ko denbora eginez. Denboraleak eta urek euren alde jokatu dute, eta sailkapenaren buruan zeuden lehen txandako traineruak ere ez dira emaitza hobetzeko gai izan.
Nabarmendu den beste traineruetako bat Cabo izan da, hau ere lehen txandakoa, bigarren postuan geratu dena txapeldunarengandik segundo bakarrera.
Urdaibai, sailkapen nagusiko liderra, hirugarren postuan geratu da, baina Hondarribiari eta, batez ere, Donostiarrari eta Oriori ateratako aldeak sailkapeneko lidergoa sendotzeko balio izan dio.
Horrela, Urdaibai da sailkapen nagusiko liderra, eta Hondarribia (bigarren) eta Donostiarra (hirugarren) ditu atzetik. Laugarren Orio da, Getariak bosgarren postua lortu duelarik eta Kaikuk eta Zierbenak seigarrena eta zazpigarrena, hurrenez hurren.
Cabok eta Ondarroak pauso garrantzitsua eman dute jaitsiera postuetatik aldentzeko, zortzigarren eta bederatzigarren postuan kokatuz, hurrenez hurren. Azken postuetan Lekittarra (hamargarrena), Santurtzi (hamaikagarrena) eta Ares (hamabigarrena) daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Asier Irueta, ondoz ondoko 202 estropada Ondarroarekin
Asier Iruretak 202 estropada egin ditu jarraian Ondarroako traineruan. Ezin hobeto ekin diote denboraldiari, bigarren txandan ari dira arraunean eta sailkapenean zortzigarren dira aurretik San Juan bi puntura dutela. Orain, despistatu gabe “gerran jarraitzea” egokitzen zaiela azaldu du ondarroarrak.
Ondarroa, helburua beteta, baina denboraldiarekin pozik ez
Denboraldiaren azken txanpa iristear, jarritako helburu apala bete duten arren, Ondarroa ez dago egindako lanarekin gustura. Orain, etxeko estropadan jendea pozik uztea eta Kontxan egotea dute helburu.