Hondarribiak irabazi du Orioko Kanpina X. Bandera
Hondarribiak (20:22) irabazi du Orioko Kanpinaren hamargarren bandera. Azken txanda parekatua izan den arren, azkenerako Hondarribiak lortu du garaipena Donostiarrari 3 segundoko (20:25) abantaila ateraz. Estropada nahiko berdindua izan da eta bigarren ziabogatik aurrera Donostiarra eta Hondarribiaren arteko norgehiagoka bihurtu da. 800 metroren faltan hasi dira berdeak 2 segundoko abantaila ateratzen.
Sailkapen nagusiko lehen postua oraindik donostiarren eskuetan dago. Hondarribiak lehen garaipena zuen gaurkoan eta Donostiarrak baino puntu bat gutxiago du.
Talka Aresek eta Cabok
Lehen txanda amaitzear zela, helmugatik metro gutxira Ares eta Cabok bata bestea jo dute eta epaileek bi traineruak kanporatzea erabaki dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibai Camarero, Hondarribiko arraunlaria: “% 100a ematen dugu estropadetan eta emaitzak lortu ditugu”
Hondarribia bosgarren doa Eusko Label Ligako sailkapen nagusian. Ibai Camarero arraunlaria elkarrizketatu dugu eta egindako lanaren ondorio dela azaldu digu. Taldearen gaztetasunaren harira, “traineruan harrobiko hamaika arraunlarirekin” aritzea lortu dutela azpimarratu du, baita pozik dabiltzala ere.
26 urteko elkarlana du oinarri Hondarribiak
Euskotren eta Eusko Label ligak Hondarribian jokatuko dira igandean. Ama Guadalupekoa ontzia maila nagusian izan da beti txapelketa horretan, sortu zutenetik. Hiru zutabe nagusi daude lorpen horren atzean: Joxemi Elduaien presidentea, Mikel Orbañanos entrenatzailea eta Joseba Amunarriz patroia. 26 urte daramatzate klubean.
Belaunaldi aldaketa betean dago Hondarribia
Duela bi urte Hondarribiako zortzi arraunlarik taldea utzi zuten. Ondorioz, harrobiko hainbat arraunlari igo zituzten lehen taldera. Horien artean Iker Huarte, Mattin Colas eta Xabier Olaskoaga daude.
Miren Garmendia eta Joseba Amunarriz, denboraldiko patroirik onenak
Gaur banatu dira denboraldiko patroirik onenen sariak. Bai gizonen eta bai emakumezkoen kasuan Hondarribiko patroiei eman dizkiete, Miren Garmendia eta Joseba Amunarrizi, hain zuzen ere.