Arraun Lagunakek eta Oriok garaipenarekin hasi dituzte ligak
Donostia Arraun Lagunakek eta Oriok garaipenarekin ekin diote 2022ko arraun denboraldiari, Euskotren eta Eusko Label ligetan nagusituz, hurrenez hurren.
Donostia Arraun Lagunak taldeko ontzia, Euskotren Ligako egungo txapelduna, bere tituluaren defentsan hasi da, IV. Bilboko Banderan nagusituz, emakumezkoen traineru maila gorenerako lehen hitzordu puntuagarrian.
Juan Mari Etxabek entrenatutako arraunlariak nagusitu dira Nerbioi itsasadarrean jokatutako erlojupekoan, Oriori bost segundoko aldea aterata.
Hirugarren Donostiarra izan da, irabazleengandik hamaika segundora, eta laugarren Tolosaldea, debuta egin duen txalupa, elitean jokatu duen lehen estropadan Arraun Lagunakekiko hogei segundora.
Eusko Label Ligari dagokionez, Oriok ezustekoa eman du faboritoak gaindituz eta Donostiarra eta Hondarribia mendean hartuz, denboraldiko lehen ikurrina lortuz eta sailkapeneko lider jarriz.
Donostiarra trabatu egin da Bilboko estropadako bigarren ziabogan, arraunaren palarekin harrapatuta geratu ostean. Gipuzkoako traineruak garaipena lortzeko aukera guztiak galdu ditu. Hala ere, bigarren postua finkatzea lortu du.
Bermeo-Urdaibai lehen jardunaldian irabazteko faborito nagusietako bat zen, baina bosgarren postuarekin konformatu behar izan du, igande honetan Kontxan jokatuko den estropadako ohorezko txandatik kanpo geratuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Oriotarrek harrera beroa egin diete arraunlariei
Oriok Eusko Label Liga irabazi du asteburu honetan, bigarren aldiz jarraian, Aresko estropadan nagusituta. Hori dela eta, harrera beroa egin diete arraunlariei herrian.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Gorka Aranberri, maila gorenean 100 bandera astindu dituen patroia
Gorka Aranberri zarauztarrak 16 urterekin egin zuen debuta, etxean eta etxeko taldearekin. 23 urteren buruan, eta ibilbide oparo baten ondoren, Eusko Label Ligako 100. bandera astindu du etxean.
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Gorka Aranberri: “Hau ez dago erabakita"
Oriok denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian, eta 10 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari; Bermeo, berriz, hirugarren sailkatu da, 15 segundora. Aranberriren ontziak alde polita lortu du igandeko bigarren jardunaldiari begira.
Orioren azken metroak Getariako Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, ontzi barrutik ikusita.
Jon Urresti: “Iazko arantza kendu dugu Pasaiako eta Getariako ikurrinak lortuta”
Oriok bere hamabigarrren garaipena lortu du Getarian. Jon Urresti arraunlariaren hitzetan, “lau luze oso onak” egin dituzte eta horrek “lehengo urteko arantza kentzeko” eta asteburua biribiltzeko balio izan die.
Orioren azken metroak Pasaiako Ikurriñan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Pasaiako Ikurriñan, ontzi barrutik ikusita.