Urdaibaik aurrerapausoa eman du Coruñako Banderako lehen jardunaldian
Urdaibai nagusitu da Cidade da Coruña Banderako lehen jardunaldian. Larunbat honetan (uztailak 9) Bermeoko taldea izan da onena Galiziako uretan, eta aurrerapausoa eman du igandean (uztailak 10) erabakiko den Bandera irabazteko.
Bermeoko taldeak 7 segundoko abantaila atera dio bigarren amaitu duen Oriori, eta 10 segundokoa hirugarren izan den Hondarribiari. Laugarren postua Donostiarrarentzat izan da, irabazlearekiko 15 segundora.
Ohorezko txandaren hasieran parekotasuna izan da nagusi; hala ere, argi ikusi da Urdaibai irabazteko zegoela. Pixkanaka, Bermeokoak abantaila hartzen hasi dira, eta azken luzean biribildu dute garaipena, 20 minutu eta 17 segundoko markarekin.
Eusko Label Ligako sailkapen nagusian lider aldaketa egon da; orain, Oriok hartu du lehen postua 32 punturekin. Oriotarrak lidertza galdu duen Donostiarrarekin (32 puntu) berdinduta daude puntuetara. Hondarribia da hirugarren 31 punturekin, eta, Urdaibai laugarren 30 punturekin.
Cidade da Coruña Banderako irabazlea igandea eguerdian erabakiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian ere gailenduta
Mirotzek nagusitasun handiz eskuratu dute igandean garaipena, Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian, eta larunbatean lortutako lehen postua berretsi dute. Gorka Aranberrik 100. bandera erdietsi du Ligan, eta Getaria, Lekittarra eta Hondarribia sailkatu dira bigarren jaurdunaldian Orioren atzetik, bigarren txandan aritu diren hiru talde.
Gorka Aranberri: “Hau ez dago erabakita"
Oriok denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian, eta 10 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari; Bermeo, berriz, hirugarren sailkatu da, 15 segundora. Aranberriren ontziak alde polita lortu du igandeko bigarren jardunaldiari begira.
Oriok lehen pausoa eman du Zarauzko Ikurrina eskuratzeko
San Nikolas ontziak 10 segundoko errenta garrantzitsua lortu du Zierbenaren eta Bermeoren aurretik bukatu ondoren, biharko bigarren jardunaldian udako hamahirugarren bandera eskuratzeko.
Ibai Camarero, Hondarribiko arraunlaria: “% 100a ematen dugu estropadetan eta emaitzak lortu ditugu”
Hondarribia bosgarren doa Eusko Label Ligako sailkapen nagusian. Ibai Camarero arraunlaria elkarrizketatu dugu eta egindako lanaren ondorio dela azaldu digu. Taldearen gaztetasunaren harira, “traineruan harrobiko hamaika arraunlarirekin” aritzea lortu dutela azpimarratu du, baita pozik dabiltzala ere.
Orioren azken metroak Getariako Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, ontzi barrutik ikusita.
Oriok hegan egin du Getariako uretan
'San Nikolas' ontziak 16 segundoko aldea atera dio bere txandako bigarrenari, Zierbenari, eta Hondarribiak sailkapeneko bigarren postua lortu du, 8 segundora.
Orioren azken metroak Pasaiako Ikurriñan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Pasaiako Ikurriñan, ontzi barrutik ikusita.
Ugaitz Astigarraga: “Barrura sartzen ari ginela inertzia oso ona eman diogu olatu pare batekin eta bukaera ona egin dugu”
Eusko Label Ligako hamaikagarren bandera irabazi du Oriok Pasai Donibanen. Ugaitz Astigarragak lehena irabazi du taldearekin, adierazi duenez, “olatu pare batek emandako inertziaren” ondorio.
Orio nagusi Pasai Donibanen ere
Hala, 'San Nikolas' ontziak Eusko Label Ligaren buruan jarraitzen du, 11 bandera eskuratuta, eta eremu horretako marka hobetu du gainera.