Hondarribiak ia jokatu gabe geratu den bandera bereganatu du
Hondarribiak erritmo bizia ezarri du Boiroko estropadan, bertan behera uzteko zorian egon dena behe-lainoagatik, Eusko Label Ligako azken aurreko jardunaldian. Horrela, Hondarribiak sailkapen nagusia estutu du, orain Urdaibai liderrarengandik hiru puntura baitago.
Bi ontziek lehia estua eskaini dute Concello de Boiro Banderan eta Hondarribiak Urdaibairi itzuli dio Bermeoko ontziak larunbatean Aresen (Coruña) lortutako garaipena.
Hiru segundokoa izan da aldea lehen ziabogan, sei bigarren luzean, 10 azken biran, eta, azkenik, 11 eta erdi helmugatik igarotzean.
Donostiarrak Boiroko podiumean lagundu die, eta Zierbenak, azkena larunbatean, bosgarren postuan bukatu du.
Oriok laugarren bukatu du eta Cabok, bosgarrena Aresen, seigarren postua lortu du bere zaleen aurrean.
Behe-lainoa proba bertan behera uzteko zorian egon da, baina, kanpaiaren gainean, estropada jokatu da.
Hasiera batean, antolatzaileek ordu erdi atzeratu dute irteera, 12:13tik 12:43ra, lainoa altxatzeko eta lehiaketa egin ahal izateko.
Behin betiko erabakia hartzeko segundo batzuk falta zirenean, estropadako Batzordeak ontzat eman ditu baldintzak, ordezkarien protestaren batekin, eta Concello de Boiro Bandera lehiatu ahal izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Belaunaldi aldaketa betean dago Hondarribia
Duela bi urte Hondarribiako zortzi arraunlarik taldea utzi zuten. Ondorioz, harrobiko hainbat arraunlari igo zituzten lehen taldera. Horien artean Iker Huarte, Mattin Colas eta Xabier Olaskoaga daude.
Miren Garmendia eta Joseba Amunarriz, denboraldiko patroirik onenak
Gaur banatu dira denboraldiko patroirik onenen sariak. Bai gizonen eta bai emakumezkoen kasuan Hondarribiko patroiei eman dizkiete, Miren Garmendia eta Joseba Amunarrizi, hain zuzen ere.