Eusko Label Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gentza Zubiri, Bermeoren entrenatzaile berria

Zubirik, entrenatzeaz gain, Bou Bizkaiako arraunlari izaten jarraituko du. Jon Salsamendiren ordez arituko da entrenatzaile lanetan; azken horrek bi denboraldi eman ditu karguan, Urdaibain.

Bermeo Urdaibai

Bermeo, 2026ko denboraldiko estropadetako batean. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT.

Gentza Zubiri da Bermeo-Urdaibairen entrenatzaile berria, klubak berak iragarri duenez. Zubirik, entrenatzeaz gain, Bou Bizkaiako arraunlari izaten jarraituko du. Jon Salsamendiren ordez arituko da entrenatzaile lanetan; azken horrek bi denboraldi eman ditu karguan, Urdaibain.

Bermeoren entrenatzaile berria, arraunlari, honako klub hauetan ibili da: Arkote, Kaiku eta Urdaibai.

Zubirik, besteak beste, titulu hauek ditu irabazita: Liga, zortzi aldiz, eta bost Kontxako Bandera. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X