Eusko Label Liga
Eusko Label Ligari buruzko albisteak
Igor Makazaga: “Erabakia behin betikoa da, oso argi daukat beste bide bat egiteko momentua iritsi dela"
Hamar urte egin ditu Igor Makazagak Donostiarra Kaiarriba taldean entrenatzaile lanetan. Makazaga eta kluba lotzen zituen kontratua 2027ra artekoa bazen ere, pasa den astean klubak iragarri zuen entrenatzaileak berak jakinarazi ziola geratzen zitzaion urtea ez zuela beteko.
Gentza Zubiri, Bermeoren entrenatzaile berria
Zubirik, entrenatzeaz gain, Bou Bizkaiako arraunlari izaten jarraituko du. Jon Salsamendiren ordez arituko da entrenatzaile lanetan; azken horrek bi denboraldi eman ditu karguan, Urdaibain.
Bilboko Udalak harrera egin die Deustuko arraunlariei
Bilboko Udalak harrera egin die Deustuko arraunlariei gaur arratsaldean. Tomatera historian lehen aldiz igo da Eusko Label Ligara eta Juan Mari Aburto alkateak garaikurra eman die arraun taldekoei.
Gaztañazpik arraun denboraldiko azken jardunaldiak emandakoa aztertu du
Orioren hirugarren koroa, Zierbenaren garaipena Eusko Label Ligaren azken estropadan, Zarautzen urte historikoa, Hondarribiaren eta Deusturen igoerak, eta entrenatzaileen dantza hizpide izan ditu Ibon Gaztañazpi arraun adituak.
Ion Larrañagak ez du Getariaren entrenatzailea izaten jarraituko
Zortzi denboraldiren ostean, Ion Larrañaga ez da Getariaren entrenatzaile izango 2027an. Gaizka Gorostiagak hartuko du haren lekukoa.
Ospakizunez jositako arratsaldea izan dute arraunlariek
Orion, Zarautzen eta Hondarribian jai giroa izan da nagusi. Oriok Eusko Label Ligako koroa eskaini dio herriari; Zarautzek eta Hondarribiak, aldiz, maila gorenera igotzea ospatu nahi izan dute.
Hondarribia, Zarautz eta Deustu: poz handia Euskotren Ligara eta Eusko Label Ligara igo diren klubetan
Play-offa amaituta, ospakizun handia egin dute Portugaleten, arraunaren maila gorenera igo diren lau taldeek. Emakumezkoetan, Hondarribia eta Zarautz igo dira Euskotren Ligara; gizonezkoetan, Deustu eta Zarautz arituko dira hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan.
Honela altxatu du Oriok 2026ko Eusko Label Ligako koroa
Portugaleten, 2026ko Eusko Label Ligari amaiera eman dion El Corte Ingles Bandera amaitutakoan, Oriok txapeldunaren koroa jaso du. Iker Zabala entrenatzaileak, Gorka Aranberri patroiak eta arraunlariek pozik ospatu dute titulua.
EITB Mediak eta TKEk datozen bost urteetarako berritu dute aliantza
Sinadura honen bidez, ikus-entzunezko talde publikoak Traineru Kluben Elkarteak antolatzen dituen Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren irudi eskubideak bereganatu ditu.
Pello Lopez: “Uda ona eginda, berandu iritsi zaigu garaipena"
Portugaleten irabazitako bandera denboraldi osoan egindako lanaren emaitza izan dela azpimarratu du Zierbenako arraunlariak eta, egindako uda ikusita, "berandu" iritsi dela adierazi du.
Zierbenak azken estropadan lortu du bandera
Lehen luzetik hartu dute aurrea galipoek, eta Oriok amore eman ez badu ere, nagusitasunez lortu dute garaipena azkenean.
Iker Gimeno eta Garikoitz Uranga, zoriontsu eta hunkituta Eusko Label Ligarako txartela eskuratuta
Iker Gimeno eta Garikoitz Uranga zoriontsu eta hunkituta agertu dira Deustuk eta Zarautzek Eusko Label Ligarako txartela lortu ostean. Denboraldi amaierako play-off zirraragarrian, bi ontziek maila gorenera igotzea a bertan sailkatzea lortu dute
Deustu eta Zarautz, Eusko Label Ligara!
Aritz Lizarralde: “Ez dugu gure arraunketa egin, eta asko sufritu dugu”
Aritz Lizarralde pozik agertu da Oriok marka ezarri duelako denboraldiko 17. bandera bereganatuta. Hala ere, aitortu du Bermeon irabaztea asko kostatu zaiola Eusko Label Ligako txapeldunari.
Iker Gimeno: “Dena nahi bezala atera zaigu"
Deustuk irabazi du larunbat honetan Bermeoko uretan jokatu den erlojupekoa, lehen aginte-kolpea emanez, eta arrauneko maila nagusira igotzeko abantaila erabakigarria lortuz. Eliterako bi txartelak igande honetan erabakiko dira, Portugaleteko itsasadarrean jokatuko den play-offeko bigarren jardunaldian.
Deustu izan da azkarrena Bermeon, Eusko Label Ligako play-offetan
Bizkaiko trainerua 20 minutu eta 55 segundoko denborarekin nagusitu da. Aresek, bestalde, ez du egun ona izan, eta hirugarren bukatu du.
Portugaleteko estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako play-offeko bigarren jardunaldian, Portugaleteko estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan.
Igor Makazaga ez da Donostiarraren entrenatzaile izango aurrerantzean
Makazaga eta Kaiarriba Arraun Elkartea lotzen zituen kontratua 2027ra artekoa bazen ere, klubak iragarri du entrenatzaileak berak jakinarazi diola geratzen zitzaion urtean ez duela jarraitu behar erabaki duela. Horrenbestez, 2016ko urrian hasi zen etapa amaitu egingo da.
Gorka Etxeberria, Ondarroaren entrenatzaile berria
Etxeberria Orio, Getaria eta Arkoten urte askoan ibili da entrenatzaile eta arraunlari lanetan, eta “emaitza paregabeak lortu eta lan bikaina egin” izan du, Ondarroa Arraun Elkarteak azpimarratu duenaren arabera.