Portugaleteko Ikurrina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zierbenak azken estropadan lortu du bandera

Lehen luzetik hartu dute aurrea galipoek, eta Oriok amore eman ez badu ere, nagusitasunez lortu dute garaipena azkenean.

Portugalete (Bizkaia), 20/09/2026.- La trainera de Zierbena se ha proclamado vencedora de la LVI GP - LII Bandera El Corte Inglés - Ayuntamiento de Portugalete, correspondiente a la última regata de la Eusko Label Liga de Remo, disputada este domingo en Portugalete (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla

Zierbenako arraunlariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Zierbenak bere lehenbiziko bandera eskuratu du igande honetan Portugaleten lehiatu den Eusko Label Ligako denboraldiko azken estropadan. Lehen luzetik hartu dute aurrea galipoek, eta Oriok amore eman ez badu ere, nagusitasunez lortu dute garaipena azkenean.

Portugaleteko uretan jokatu den estropadan bigarren postuan sailkatu eta gero, Oriok Ligako txapeldunaren koroa jaso du, bigarrena jarraian, Kontxako Banderari eta Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapeldunaren koroa hirukoitzari gehituz, klub oriotarrarentzat denboraldi historikoa izan den honetan.

Zierbenak azken estropadan aurkitu du aurten egindako denboraldi bikainaren saria, Orio bigarren zatian estuago jarri duen eskifaia izan baita.

Jardunaldiko lehen txandan, Hondarribia nagusitu da, eta laugarren postuan sailkatu da, Getaria, Hondarribia, Lekittarra eta Ondarroaren aurretik.

Publizitatea
X
Publizitatea
X