ARRAUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ion Larrañagak ez du Getariaren entrenatzailea izaten jarraituko

Zortzi denboraldiren ostean, Ion Larrañaga ez da Getariaren entrenatzaile izango 2027an. Gaizka Gorostiagak hartuko du haren lekukoa.

Jon Larrañaga
Ion Larrañaga, artxiboko irudia.

Ion Larrañagak Getariaren entrenatzaile izateari utziko dio zortzi denboraldiren ostean. Urte horietan guztietan hainbat lorpen lortu ditu, hala nola KAE 1 Liga eta 11 bandera, Eusko Label Ligara igotzea eta bandera bat. Era berean, 5 urtez jarraian taldea Kontxara sailkatzea lortu du, 49 urtez hori lortu ezinda egon ostean. Klubak adierazi duenez, lorpen horiek guztiak “klubaren historian eta gure zaleen oroimenean geratuko dira”.

Klubak Larrañagaren “lana, profesionaltasuna eta traineruaren alde egindako ahalegina” eskertu dio “erakutsitako konpromisoagatik eta proiektuarekiko izan duen dedikazioagatik”.

2027ko denboraldian Gaizka Gorostiagak hartuko du haren lekukoa. 32 urteko getariarra harrobiko arraunlaria da, 15 daramatza klubean eta 11 egin ditu Esperantza traineruan. “Kide konprometitu” gisa definitu du klubak Gorostiaga, eta “aro berri bat” hasiko du Getariako Arraun Elkarteak haren gidaritzapean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X