Eusko Label eta Euskotren Ligak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITB Mediak eta TKEk datozen bost urteetarako berritu dute aliantza

Sinadura honen bidez, ikus-entzunezko talde publikoak Traineru Kluben Elkarteak antolatzen dituen Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren irudi eskubideak bereganatu ditu.

Acuerdo ACT y EITB

Borja Rodrigo TKEko presidentea, EITB Mediako Joseba Urkiola eta Amane Ibañezekin batera. Argazkia: TKE

Traineru Kluben Elkarteak (TKE) eta Euskal Irrati Telebistak (EITB) igande honetan sinatu dute datozen bost denboraldietarako lankidetza hitzarmena. Ekitaldia Portugaleten egin dute, 2026ko denboraldiaren azken jardunaldiaren atarian.

Borja Rodrigo TKEko presidenteak, Joseba Urkiola EITB Mediako zuzendariordeak eta Amane Ibañez EITB Mediako Kirol zuzendariak sinatu dute hitzarmena. Horren bidez, EITBk TKEk antolatzen dituen Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren irudi eskubideak bereganatu ditu.

Hitzarmen horri esker, EITBk arraunarekin duen konpromisoa berretsi du eta estropadak zabaltzeko leiho nagusi gisa duen posizioa sendotu du, proben emankizuna eta jarraipena bermatuz ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta ETB ONen.

Publizitatea
X
Publizitatea
X