Play-offak - 2. jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deustu eta Zarautz, Eusko Label Ligara!

Euskal traineruak onenak izan dira beste behin play-offetan. Aresek ezin izan du euskal traineruen maila berdindu eta mailaz jaitsiko da.
Deustu eta Zarautz
Deustu eta Zarautz garaile. Argazkia: EITB

Deustu eta Zarautz Eusko Label Ligan arituko dira datorren denboraldian, igande honetan Portugaleten lehiatu den play-offeko bigarren jardunaldian ere onenak izan ondoren. Bestalde, Aresek ezin izan du euskal traineruen maila berdindu, eta mailaz jaitsiko da.

Deustu eta Zarautz abantailarekin irten dira uretara, lehen jardunaldian lehen bi postuetan geratu ondoren, denbora ona eginda gainera. Euskal traineruak bikain aritu dira, eta lehen ziabogan denbora bera egin dute, Ares aurkari zuzenari 4 segundo aterata.

Igande honetan ere, Bizkaiko ontzia besteak baino martxa bat gehiagorekin aritu da, eta Zarautzi ere tartetxo bat atera dio, 2 segundokoa soilik izan bada ere. Aresek, aldiz, denbora galdu du berriro, maila gorenean jarraitzeko itxaropenak pixkanaka xahutuz. Bestalde, Cabo eta Tiran hasieratik geratu dira lehiatik kanpo, lehen postuengatik borrokatzeko inongo aukerarik gabe.

Azken luzerako, dena erabakita egon da. Lanak bukatu dituenerako, Aresek bazekien maila galdua zuela; Zarautzek eta Deustuk, aldiz, garaipenaz gozatzeko aukera izan dute.

Deustuk markatu du denborarik onena, 20 minutu eta 20 segundokoa. Zarautz izan da bigarren, 5 segundora, eta Ares hirugarren, 11ra.

Hala, Deustu eta Zarautz Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian.

Publizitatea
X
Publizitatea
X