Jon Mariezkurrena
2025/02/15 - 21:53
Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak garaipen batekin amaitu dute ligaxka (22-11)
Mikel Urrutikoetxea eta Jon Mariezkurrena 22 eta 11 nagusitu zaizkie Salaberria eta Rezustari final-laurdenetako ligaxkako azken partidan.
2025/02/04 - 15:21
Eskirozek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Binakakoaren 13. jardunaldian
Baiko Pilota enpresak jakinarazi du Jon Mariezkurrenak ez duela jokatuko otsailaren 7ko Binakako Txapelketako partida. Haren ordez, Eskirozek osatuko du bikotea Artolarekin, Etxeberriaren eta Martijaren aurkako lehian.
2024/11/19 - 15:39
Albisu, Imaz, Iztueta eta Mariezkurrena II, Baikoren atzelariak Binakako Txapelketarako
Baiko Pilotak Binakakoa jokatuko duten bere lau atzelariak ezagutzera eman ditu. Jon Ander Albisu, Ander Imaz, Martxel Iztueta eta Jon Mariezkurrena pilotariek bermatuta dute parte-hartzea 2024-2025 txapelketan.
2024/10/02 - 20:46
Jon Mariezkurrenak jokatu ahalko du, ostiralean, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan
Berriozarreko atzelariak ezin izan zuen parte hartu San Mateo Torneoan, ezker hankako aduktorean lesioa baitzuen. Dagoeneko osatuta dago eta Nafarroa Arenan izango da, Peio Etxeberriarekin batera, Peña II.a-Zabaleta aurkari. CaixaBank Masterseko finalerako txartela eskuratzea izango du helburu.
2024/08/05 - 14:50
Ander Imaz Jon Mariezkurrenaren ordez arituko da Andre Maria Zuriaren Torneoan
Atzelari nafarrak eskuineko eskua du minduta, eta, horrenbestez, gipuzkoarrak ordezkatuko du, astelehenean Gasteizen eta, halaber, asteartean Lizarran. Beraz, Andre Maria Zuriaren lehenengo finalerdian Artola-Imaz eta Laso-Albisu arituko dira nor baino nor gehiago.
2024/04/01 - 17:05
Mariezkurrenak ez du Buruz Burukoa jokatuko, eta Urrutikoetxea arituko da haren ordez
Pilotari nafarrak minduta du eskuin eskuan, eta Buruz Burukotik kanpo geratu da. Txapelketa ostiral honetan abiatuko da, Donostiako Atano III.a frontoian.