Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abuztuaren 11n hasita, Donostiako jaietan jokatuko da Donostia Hiria 2026 Torneoa

Lasok eta Iztuetak abuztuaren 11n jokatuko dute lehen finalerdia Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka, eta abuztuaren 12an bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artekoa. Finala abuztuaren 14an izango da.

Torneo-Donostia-presentacion

Donostia Hiria 2026 Txapelketaren aurkezpena. Irudia: Aspe Pilota

Unai Laso eta Martxel Iztueta, joan den astean Iruñean irabazi ostean, Donostia Hiria Torneoaren 2026. urteko edizioan lehiatuko dira, eta garaipena lortzeko faborito nagusik dira. Hala ere, nahiko parekatua izango da txapelketa. Astelehen honetan aurkeztu dute, Gipuzkoako hiriburuan.

Aurkezpena Donostiako udaletxean egin dute, parte hartuko duten pilotariak bertan zirela.

Horrela, Lasok eta Iztuetak abuztuaren 11n jokatuko dute lehen finalerdia Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka eta abuztuaren 12an bigarren finalerdia jokatuko da, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artekoa.

Donostiako pilotazaleek, Atano III.a pilotalekuko hitzordu klasikoan gertutik jarraitu ahal izango dute, beraz, Unai Laso, egungo binakako txapelduna eta aurtengo pilotari nabrmenetako bat.

Bertako jarraitzaileentzat beste pizgarria Altuna III.a gipuzkoarra izango da, egungo aurrelaririk onenetakoa. Rezustarekin batera, abuztuaren 14an jokatuko den udako txapelketa hori garaitzeko hautagai gisa aurkeztuko du bere burua amezketarrak. Torneoko neurketa guztiak ETBn eta kirolakeitb.eus atarian ikusgai izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta ALbisul lortu dute garaipena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)

Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X