Iñaki Williams
Athleticek 30.000 zale baino gehiagoren aurrean lan saioa egin du San Mamesen
Entrenamendua hasi baino ordubete lehenagotik San Mameseko harmailetan izan dira zaleak, gehienak familiak. Itxaronaldia musikaz girotu du klub zuri-gorriak. Futbolariak txalo zaparrada bero batekin hartu dituzte jarraitzaileek, aurreikusitako ordutegian berdegunera salto egin dutenean.
Iñaki Williams, Superkopari buruz: "Askotan esan dut, Arabian jokatzea kaka zaharra da"
"Txapelketa beste herrialde batera eramatea ez da erraza zaleentzat. Guk han etxetik kanpo jokatzen dugula dirudi, eta hemen izango balitz, gure aldamenean jarraitzaile ugari izango genituzke", gaineratu du Athleticeko kapitainak.
Athleticek Espanyolen aurka talka egin du, eta urtea porrot batekin bukatu du San Mamesen (1-2)
Berenguerrek zuri-gorriak aurreratu ditu lehen zatian, baina atsedenaldia baino lehen Romerok partida berdindu du. Aldageletatik bueltan, Millak bigarrena egin du, eta lehoiek ez dute erantzuten jakin.
Jauregizarrek Athletic erreskatatu du luzapenean, O Couto futbol-zelaiko lokatzean (0-1)
Valverderen mutilek hasiera txarra eman diote neurketari, baina minutuek aurrera egin ahala hobetzen joan dira. Hala ere, gol aukera oso gutxiko norgehiagoka izan da. Bigarren zatian Guruzetak baloi bat langara bidali du, aurreneko 90 minutuetako aukerarik argienean.
Athleticek ederki defendatu eta puntu bat bildu du Europako txapeldunaren aurka (0-0)
Unai Simon ikusgarri batek PSG geldiarazi du San Mamesen, eta, horri esker, talde zuri-gorriak meritu handiko puntua lortu du.
Athleticek aukerekin jarraitzea bilatuko du San Mamesen, PSG Europako egungo txapeldunaren aurka
Bost jardunalditan lau puntu lortuta eta final-hamaseirenetako txartela ematen duen 24. postutik bi puntura, Ernesto Valverderen taldeak ez du amore eman nahi eta bizirik mantendu nahi du azken bi jardunaldiei begira.
Iñaki Williamsek taldekideekin entrenatu du Atletico Madrilen aurkako partida baina bi egun lehenago
Athleticek Lezaman entrenatu du gaur, entrenamenduaren berririk onena Iñaki Williamsen itzulera izan da, honek taldearekin entrenatu du lehenengo aldiz Qarabagen aurka lesioa pairatu zuenetik.
Valverde: ''Aste polita da, gozatzeko eta lehiatzeko''
Entrenatzaile zuri-gorriak Iñaki Williamsen eta Robert Navarroren bajak baieztatu ditu. Biak "Gabonak baino lehen" berriro jokatzea espero du Valverdek. Gainera, Mikel Vesgaren egoera fisikoari buruz "zalantzaren bat" duela esan du.