Athleticek Espanyolen aurka talka egin du, eta urtea porrot batekin bukatu du San Mamesen (1-2)
Berenguerrek zuri-gorriak aurreratu ditu lehen zatian, baina atsedenaldia baino lehen Romerok partida berdindu du. Aldageletatik bueltan, Millak bigarrena egin du, eta lehoiek ez dute erantzuten jakin.
Athleticek galdu egin du San Mamesen (1-2) Espanyolen aurka, 2025eko azken partida ofizialean, nahiz eta Alex Berenguerrek sartutako golari esker aurrea hartu duen hasieran. Carlos Romerok eta Pere Millak markagailua irauli dute.
Berenguerrek 38. minutuan ireki du markagailua Cabrerak atzera botatako baloi bat aprobetxatuz, baina atsedenaldira iritsi aurretik, 43.ean, Romerok partida berdindu du, areaz kanpotik egindako ezkerkada bikain batekin.
52. minutuan Pere Millak Nolanek eskuin hegaletik egindako erdiraketa aprobetxatu du Espanyoli garaipena emateko.
Porrota kolpe latza da Athleticentzat, sailkapeneko zortzigarren tokian geratuko baita, baina gainerako taldeek baino partida bat gehiago jokatuta, urtarril oso exijente baten aurrean. Lehoiek urtarrilean seizpazazpi neurketa jarraian izango dituzte etxetik kanpo, lau lehiaketatan.
Valverdek duen guztia atera du, baita Sancet, Nico, Iñaki eta Berenguer 9 postuan txandakatuz, erasoko laukotea eginda. Guruzeta ez du hasierako hamaikakoan zelairatu, baina bigarren zatian bai.
Markagailuan atzetik ikusi ostean, Athletic Dmitrovicen areara hurbiltzen saiatu da, eta Calerok Jauregizarren jaurtiketa on bat desbideratu du, baina Espanyol ere arriskuarekin iritsi da zuri-gorrien atera, eta 1-3koa bilatu du Cabreraren burukada batean eta Jofrek egindako jaurtiketa gurutzatu batean.
Emaitzarik eman gabe jarraitu dute etxeko taldearen saiakerek, eta Simonek bi aldiz agertu behar izan du Dolan eta Kike Garciaren aurrean, Lekuek emandako pase ustel baten ondorioz.
Guruzetaren eta Sanceten bi burukadek ez dute aterik aurkitu, Dmitrovicek geldiketa egin dio Berenguerren jaurtiketa bati eta Unai Gomezen beste jaurtiketa bat gora joan da azken minutuetan. Hortxe zapuztu dira zuri-gorrien azken itxaropenak. Azken txanpa horretan berdinketa merezi izan du Athleticek.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Unai Simon; Gorosabel (Areso, 76. min), Lekue, Paredes, Adama (Unai Gómez, 76. min); Galarreta (Rego, 57. min), Jauregizar; Iñaki Williams (Robert Navarro, 79. min), Sancet, Nico Williams (Guruzeta, 57. min); eta Berenguer.
2 -Espanyol: Dmitrovic; El Hilali, Calero, Cabrera, Romero (Riedel, 83. min); Lozano (Kike García, 72. min), Urko, Edu Expósito (Ruben Sanchez, 83. min); Dolan (Salinas, 83. min), Pere Milla (Jofre, 57. min), Roberto Fernandez.
Golak: 1-0, 38. min: Berenguer. 1-1, 44. min: Romero. 1-2, m.52: Pere Milla.
Epailea: Mateo Busquets (Balear Uharteetako batzordea). Txartel horiak atera dizkie Galarreta (28. min), Nico Williams (33. min), Gorosabel (46+ min), Rego (80. min) eta Lekue Athleticeko jokalariei eta Urko (77. min) eta Riedel (86. min) Espanyolekoei.
EA Sports Ligako 17. jardunaldiko norgehiagoka, San Mamesen, 47.586 ikusleren aurrean. Minutu bateko isilunea egin dute Iñaki Garcia Erguin artista bilbotarraren oroimenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.