Jauregizarrek Athletic erreskatatu du luzapenean, O Couto futbol-zelaiko lokatzean (0-1)
Valverderen mutilek hasiera txarra eman diote neurketari, baina minutuek aurrera egin ahala hobetzen joan dira. Hala ere, gol aukera oso gutxiko norgehiagoka izan da. Bigarren zatian Guruzetak baloi bat langara bidali du, aurreneko 90 minutuetako aukerarik argienean.
Jauregizar, Orenseren aurka sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek 0-1 irabazi dio Ourenseri luzapenean Jauregizarren gola bati esker. Talde zuri-gorriak sufritu egin du O Coutoko zelai lokaztuan, baina bizirik atera da borrokaren eta fisikoaren bidez.
O Coutoko zelai astunean eta euripean, Athleticek ez du ondo hasi Ourenseren aurkako partida. Talde galiziarra nagusi izan da lehen zatiko lehen minutuetan.
Horrela, Ourense Padillaren ate inguruan ibili da, nolabaiteko arriskua sortuz, baina abagune argirik sortu gabe. Izan ere, Athleticeko atezainak ez du geldiketarik egin behar izan.
Minutuek aurrera egin ahala, Ernesto Valverderen taldea hobetzen hasi da, eta norgehiagoka intentsitatean orekatu du, zelaia ez baitzegoen filigrana handietarako. Athleticek bultza egin du, eta behin baino gehiagotan hurbildu da Sanchez Vivasek defendatutako atera. Iñaki Williamsek eta Urko Izetak hainbat barnekaldi egin dituzte, baina ez dute asmatu azken metroetan erabaki okerrak hartuta.
Atsedenaldiaren ostean, Padillak esku hartu behar izan du Galiziako taldeak areaz kanpotik egindako jaurtiketa batean. Atezain zuri-gorria luzatu egin da geldiketa bikain bat egiteko, aurrean baloiak botea eman ostean.
70. minutuan iritsi da norgehiagokako aukerarik argiena. Guruzetak baloia burukada baten langara bidali du erdiraketa handi baten ondoren. 85. minutuan, bigarren zatian zelairatu den Nico Williamsek jokaldi bikaina egin eta bere jaurtiketa atezainak kornerrera bidali du.
Bigarren zatian zelairatu den Berenguerrek area barrutik egindako jaurtiketa bat, izan da aipagarriena neurketaren azken txanpan. Athletic saiatu da azken unera arte estutzen, baina norgehiagoka luzapenera joan da.
Luzapenaren lehen zatiaren azken hasperenean iritsi da Athleticen gola. 106. minutuan, Berenguerrek ateratako falta, Paredesek buruz utzi dio Jauregizarri, eta Bermeoko erdilariak boleaz eskuadratik sartu du.
- Fitxa teknikoa:
0 - Ourense: Alberto Sanchez; Enol Coto, Carmona, Adri Perez, Hugo Sanz; Omar (Jelbat, 89. min), Jerin Ramos (Punzano, 106. min), Moreno (Nacho Castillo, 59. min), Aranzabe (Guerrero, 68. min); David Muñoz (Yuste, 59. min) eta Amin Bouzaig (Piera, 89. min).
1 - Athletic: Padilla; Gorosabel (Areso, 90. min), Vivian, Lekue, Adama (Paredes, 91.min); Rego, Vesga (Jauregizar, 63.min); Iñaki Williams (Berenguer, 63.min), Sancet (Unai Gomez, 97.min), Izeta (Nico Williams, 68.min); eta Guruzeta.
Gola: 0-1, 105. min: Jauregizar.
Epailea: Jose Luis Munuera Montero (Andaluziako batzordea). Txartel horiak: Ourenseko David Muñoz (45. min), Enol Coto (90. min) eta Adri Perez (105. min); Athleticeko Vesga (43. min), Rego (78. min) eta Jauregizar (107. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.