Espainiako Superkopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bartzelonak Athletic lotsagarri utzi du Superkopan, gainetik pasa eta bost gol sartuta (5-0)

Talde zuri-gorriak lau gol jaso ditu lehen zatian, blaugranen oldea gelditu ezinik. Bigarren zatian, norgehiagoka erabakita zegoela, neurketaren erritmoak behera egin du nabarmen.

YEDA (ARABIA SAUDÍ), 07/01/2026.- Los jugadores del FC Barcelona celebran el segundo gol del equipo blaugrana durante el partido de la Supercopa de España que disputan el FC Barcelona y el Athletic Club, este miércoles en el estadio Alinma Bank Stadium at King Abdullah Sport, en Yeda. EFE/ Kai Forsterling
Adama, burumakur, Bartzelonaren goletako baten ospakizunean. Argazkia: EFE

Athleticek porrota jaso du Bartzelonaren aurka Saudi Arabian jokatu den Superkopako lehen finalerdian. Ernesto Valverderen taldeak ez du apenas oztoporik jarri, eta Kataluniako taldea askoz gehiago izan da. Zuri-gorriek defentsan ahultasun kezkagarria erakutsi dute.

Laburpena: Bartzelona-Athletic

Athleticek ez du neurketa gaizki hasi, aurkariaren area zapaldu baitu lehen minutuetan. Paredesek buruz errematatu du korner batean, eta haren burukada arriskutsua Eric Garciak ere buruz desbideratu du.

Handik gutxira, Raphinhak lehen abisua eman du, baina erdiraketak ez du errematatzailerik aurkitu, Unai Simon atzean utzi ostean. Atezain zuri-gorriak ez du asmatu irteeran.

Ondoren, Sancet saiatu da, baina jaurtiketa Joan Garciaren eskuetara joan da. Jarraian, Pedrik eta Ferminek Simon esutan jarri dute, eta Murgiako atezainak bi jaurtiketak aparteko arazo barik gelditu ditu.

Blaugranen setioa areagotu egin da Athleticen defentsa hauskorraren aurrean, eta gol zaparrada hasi da. Ferran Torresek markagailua ireki du area txikitik baloi bat errematatuz.

Bederatzi minutu geroago, Ferminek, Raphinharen jokaldi baten ondoren, bigarrena egin du, bigarren zutoinean bakarrik errematatu du brasildarraren erdiraketa. Hiru minutu geroago, Roonyk 3-0ekoa jarri du jaurtiketa gurutzatu baten bidez. Simon ez da batere fin ibili jokaldian.

Rafinhak lehen zatiko gol-zaparrada itxi du, laugarrena eginez. Atezain zuri-gorriak ezer gutxi egin ahal izan du brasildarraren jaurtiketa bikainaren aurrean. Athleticen lehen zatiko aukera argi bakarrean, Oihan Sancetek zutoinera bidali du baloia, Berenguerren erdiraketa ederraren ostean. Horrela bukatu da lehen zatia, ordurako kanporaketa guztiz erabakita zegoela.

Bigarren zatia ez da hobeto hasi, Bartzelonak bosgarrena egin duelako, Raphinharen eskutik. Golaren ondoren, espero zen bezala, norgehiagokaren erritmoak behera egin du nabarmen, Flicken taldeak azeleragailua sakatzeari utzi baitio, eta finalera begira jarri da.

Bigarren zatian zelairatu den Unai Gomezek abagune argia izan du 75. minutuan, baina errematea kanpora joan zaio. Athleticek gol bat baino gehiago sartzeko aukerak izan ditu, baina aurkariaren ate aurrean kamuts jarraitzen du.

Iragarkia
Ernesto Valverde tras caer 5-0 ante el Barcelona en la Supercopa de España
18:00 - 20:00

- Fitxa teknikoa: 

5 -  Bartzelona: Joan Garcia; Kounde, Cubarsi, Eric, Balde (Gerard Martin, 64.m); De Jong (Marc Bernal, 64.m), Pedri (Dani Olmo, 72.m), Fermin; Roony Bardghji (Lamine Yamal, 72.m), Ferran eta Raphinha (Rashford, 64.m).

0 - Athletic: Unai Simon; Areso, Vivian, Paredes, Adama Boiro (Lekue, 57.m); Jauregizar, Rego (Selton Sanchez, 61.m); Berenguer, Ohian Sancet (Galarreta, 55.m), Robert Navarro (Unai Gomez, 55.m); eta Iñaki Williams (Guruzeta, 55.m).

Golak: 1-0, 22.m: Ferran Torres; 2-0, 30.m: Fermin; 3-0: 34.m: Roony Bardghji; 4-0, 38.m: Raphinha; 5-0, 52.m: Raphinha.

Epailea: Gaztela-Mantxako Isidro Diaz de Mera Escuderos. Ez du txartelik erakutsi.

 50.141 ikusle bildu dira Jiddako (Saudi Arabia) Alinma Stadium futbol-zelaian. 

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X