Athletic partida zoro batetik bizirik atera da Leonen, eta aurrera egin du Kopan (3-4)
Lehen zatian sei gol izan dira, eta partida hirutan berdintzeko gai izan da Valverderen taldea. Atsedenaldiaren ostean, Paredesi txartel gorria atera diote eta talde zuri-gorria jokalari bat gutxiago zuela geratu da. Unai Gomezek luzapenean penaltiz sartutako golak erabaki du neurketa.
Athleticek bizirik ateratzea lortu du Leonen jokatutako partida zorotik, eta Errege Kopako final-laurdenetarako sailkatu da Cultural Leonesa 3-4 kanporatuta, luzapenean.
Cultural Leonesaren partida hasiera onak saria izan du. Nico Williamsek etxekoen taldeko atezainaren eskuetara egindako jaurtiketa baten ondoren, Calerok Leongo taldea aurreratu du markagailuan, 16. minutuan.
Ondoren, Iñaki Williamsek baloi bat errematatu du area barruan, baina ez du aterik aurkitu. Hurrengoan, aldiz, Guruzetak area barruan baloia harrapatu eta asmatu ere egin du, 25. minutuan, Bañuz gaindituz.
Hala ere, pozak gutxi iraun dio Valverderen taldeari, hurrengo jokaldian Calerok Leongo taldea aurreratu baitu berriro. Epaileak gola baliogabetu egin du, hasiera batean jokoz kanpoa adierazi duelako, baina VARrak baliozkoa zela ebatzi du.
Minutu batzuk geroago Guruzetak Leongo taldeak baloiaren irteeran egindako akatsa aprobetxatu du. Galarretak baloia lapurtu eta pase ona eman dio gipuzkoarrari, eta aurrelari zuri-gorriak beste jaurtiketa on batekin gainditu du etxekoen atezaina.
Hala ere, Athleticen ahulezia agerian geratu da berriro, Vivianek penalti argi-argia egin baitu, area barruan baloia eskuarekin ukitu du eta. Epaileak penaltia adierazi, eta Sobrinok baloia sarera bidali du.
Beste kolpe gogor bat jaso arren, Ernesto Valverderen taldeak markagailua berriz orekatu du atsedenaldira iritsi aurretik. Nico Williamsek burukada batekin zutoinera bidali du baloia eta aldaratzea bereganatu ostean, Leongo atzelariak penaltia egin dio. Sancetek penaltia jaurti du, eta baloia sareetara bidali. Bañuzek atezaina nafarraren jaurtiketa ukitu besterik ezin izan du egin.
Atsedenaldiaren ostean, Athletic sendoago zegoela zirudienean, Paredesi txartel gorria atera diote. Dirudienez, erdiko atzelari zuri-gorriak zerbait esan dio epaileari edo marrazainari. Valverdek Yuri berdeguneratu du, defentsa indartzeko asmoz. Viandar de la Verako entrenatzaileak Areso eta Unai Gomez ere sartu ditu zelaian.
Bigarren zatia Culturalen hurbilketa arriskutsuren batekin eta Athleticen saiakera antzuekin, batez ere geldikako jokaldietan, amaitu da. Bilera luzapenera joan da ezinbestean.
Luzapenean, Yayok laugarren aldiz aurreratu du Leongo taldea, area txikian erori den baloia aprobetxatuta. Atzelari zuri-gorriak ez dira gai izan behin baino gehiagotan baloia aldentzeko. Hala ere, gola baliorik gabe utzi du epaileak, berrikusi ondoren jokoz kanpo zegoela adierazi baitu.
Handik gutxira, Unai Gomezek zuzendutako kontraeraso bikain batean, bermeotarrak zutoinera bidali du baloia, baina ondorengo aldaratzea Nico Williamsek kontrolatu du, eta Yayok penaltia egin dio. Unai Gomezek gola egin du hamaika metroetatik, eta zuri-gorriak aurreneko aldiz markagailuan aurretik jarri ditu. Bañuz baloia ukitzera iritsi da, baina ez da nahikoa izan jaurtiketa desbideratzeko.
Fitxa teknikoa:
3- Cultural Leonesa: Bañuz; Victor Garcia, Fornos, Barzic, Hinojo (Tomas Ribeiro, 105.m); Maestre, Diallo (Ojeda, 64.m); Ivan Calero (Chacon, 77.m), Bicho (Yayo, 46.m), Sobrino (Lucas Ribeiro, 64.m) eta Manu Justo (Collado, 99.m).
4- Athletic: Padilla; Gorosabel (Areso, 66.m), Vivian, Paredes, Lekue (Adama, 104.m); Ruiz de Galarreta (Yuri, 58.m), Jauregizar, Sancet (Unai Gomez, 66.m); Nico Williams, Iñaki Williams (Navarro, 83.m) eta Guruzeta (Izeta, 83.m).
Epailea: Alejandro Hernandez. Culturaleko Diallo (63.m) eta Ojedari (93.m) txartel horia atera die; Athleticen aldetik, Paredesi txartel gorria atera dio (55.m); eta Sancet (62.m), Yuri (93.m) eta Izetari, (94.m) horia.
Golak: 1-0, Ivan Calero (16. min); 1-1, Guruzeta (26. min); 2-1, Ivan Calero (27. min); 2-2, Guruzeta (37. min); 3-2, Sobrino (40. min); 3-3, Sancet (47. min); 3-4, Unai Gómez (102. min).
11.004 ikusle bildu dira Reino de Leon futbol-zelaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.