Iñaki Williams
2016/11/15 - 21:35
Espainiako 21 urtez azpiko selekzioa Eurokopara sailkatu da
Austria kanporatuta (1-1, joanekoan eta 0-0 itzulerakoan), 2017ko Poloniako Eurokoparako txatela lortu du. Kepak eta Merinok hasieratik jokatu dute. Williamsek, 4 minutu; Oyarzabal, deialditik at.
2016/10/25 - 12:31
Michael Jordan, Williamsentzat eredu
Real Madrilen kontrako partidan hainbat akats egin eta gero jokalariak hobetzeko lanean jarraituko duela argi utzi nahi izan du.
2016/09/30 - 13:53
Epaileak Williamsen golaren jokaldian hartutako erabaki ulertezina
Iñork gutxik uler dezake epaile frantziarrak egindakoa. Williamsen gola ontzat eman ondoren baliogabetu eta penaltia adierazi zuen. Orduan atzera egin eta baloia Rapidi eman zion.
2016/08/22 - 14:44
Irain arrazistak pairatu zituen Williamsek
Clos Gomez epaileak Sporting - Athletic partidako aktan lehen zatiko 22. minutuan izan zirela jarri zuen.
2016/02/22 - 15:21
Iñaki Williams lau edo bost aste izango da bajan
Athleticek jakitera eman duenez, aurrelariak aldebiko zaintiratua du orkatilan.
2016/01/30 - 23:10
Iñaki Williamsen gola hiru puntuak eman dizkio Athletici Getafen
Lehen zatian oso ondo ibili dira Valverderen gizonak, baina bigarren zatian sufritu dute emaitzari eusteko.
2016/01/22 - 16:48
Iñaki Williams gose da eta titulu gehiago nahi ditu zuri-gorriekin
Williams pozik azaldu da Athleticekin kontratua 2021era arte luzatu ostean. Bilboko taldean jokalari bezala hobetzen jarraitu nahi duela esan du, eta bere erronka titulu gehiago irabaztea dela.
2016/01/21 - 18:43
Iñaki Williamsek 2021ko ekainera arte berritu du kontratua
Jokalari gazteak 50 milioiko etete klausula izango du.
2015/11/12 - 23:38
Iñaki Williamsek 21 urtez azpikoen hirugarren gola egin du
Celadesen taldeak 5-0 irabazi dio Georgiari. Iñaki Williams Athleticeko jokalariak hirugarrena egin du.
2015/11/08 - 16:12
Iñaki Williamsek Espanyoli sartutako gol bikaina
Athleticeko aurrelari gaztea bolada onean da eta bost gol egin ditu azken hiru partidetan. Espanyoli egindakoa, txapela kentzeko modukoa.
2015/10/02 - 21:55
Iñaki Williams sasoiko bueltatu da
Aurrelari gaztea erabat sendatuta dagoela ematen du. 37 minutu jokatu zituen Alkmaarren, eta Athleticen erasoari indarra eta abiadura eman zizkion. Hiru partidu ofizial baino ez ditu jokatu aurten.
2015/02/20 - 21:11
Iñaki Williamsen debut borobila Europan: titular atera eta gola egin
Iñaki Williamsek debuta egin zuen atzo Europan Athleticekin. Estreinaldian, aurreneko gola lortu zuen gainera elastiko zurigorriarekin. Beste gol bat ere egiteko aukera izan zuen.
2015/02/19 - 22:45
Iñaki Williamsek eta Carlos Gurpeguik Torinori egindako golak
Athleticek balio handiko berdinketa lortu du Turinen, Torinorekin bina eginda. Europa Ligako final-hamaseirenetao kanporaketa, beraz, San Mamesen erabakiko da.