Fitxaketak
Xeber Alkainek Eibar utzi du eta FK Karpaty Lviv talde ukrainarrarekin sinatu du
Futbolari gipuzkoarrak denboraldi eta erdi baino gehiagoz jokatu du Eibarren; 2024ko udan iritsi zen talde armaginera, Alavesetik, eta Eibarreko taldearekin 48 partida ofizial jokatu ditu.
Theo Folgadok Realarekin berritu du, 2028ko ekainera arte
Atezainak Realaren hirugarren taldearekin dauka fitxa, baina lehenengo taldearen eta Sanseren deialdien parte izaten ari da.
Ville Koski: “Erabilera anitzeko atzelaria naiz, agresiboa; Alavesen alde, oso gogor lan egin dezaket”
Erdiko atzelari finlandiarra berriki itxitako fitxaketen merkatuan iritsi da euskal taldera, NK Istratik, utzita; ostegunean aurkeztu dute.
Gustavo Albarracinek Kroaziako NK Istran jokatuko du utzita denboraldia bukatu arte
Orain arte 19 urteko jokalari argentinar gaztea Hypermotion Ligako Huescan zegoen utzita. Pulako taldean jokatuko du, Oriol Rieraren aginduetara, denboraldia amaitu arte. NK Istra hirugarren sailkatua da Kroaziako lehen mailan, eta Alaves klubaren jabea da.
Alvaro Nuñezek 2030era arte sinatu du Celtarekin
Jokalari bilbotarrak 2030eko ekainaren 30era arte jokatuko du Celtarekin, klubak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Ibrahim Diabate aurrelariak Alavesen jokatuko du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte
Diabate GAIS Suediako Ligako taldetik iritsi da euskal klubera; 26 urte ditu, eta Mallorcaren eta Sevillaren bigarren taldeetan aritu da, besteak beste.
Wesleyk Iñigo Martinezek emandako gomendioak aipatu ditu Realera etortzeko arrazoien artean
Realak Wesleyren aurkezpen ofiziala egin du Donostian. Wesley Gassovak atzo egin zuen debuta, San Mamesen. Utzita etorri da Saudi Arabiako Al Nassr taldetik Realera.
Athletic Clubek Efe Korkut fitxatu du
VFB Stuttgarteko erdilari donostiarrak 2028ra arte sinatu du, eta berehala hasiko da zuri-gorriekin lanean.
Ville Koskik utzita jokatuko du Alavesen
Finlandiako atzelariak denboraldi amaierara arte jokatuko du talde babazorroan, NK Istrak utzita.
Wesleyk utzita jokatuko du Realean
Bi hegaletan trebea den 20 urteko brasildarrak denboraldi amaierara arte jokatuko du talde txuri-urdinean utzita, 12 milioi euroren truke erosteko aukerarekin.
Nikola Marasek utzita jokatuko du Mirandesen
Jokalari serbiarra ez da Eduardo Coudeten planetan sartu ikasturte hasieratik, eta orain Bigarren Mailako Mirandes taldean jokatzeko aukera izango du.
Alavesek Angel Perez fitxatu du
Talde babazorroak eta Huesca futbol-taldearekin adostutako akordioaren arabera, Perezek 2030eko ekainera arte jokatuko du Alavesen.
Carlos Vicentek Alaves utzi du eta Birmingham Cityn ibiliko da aurrerantzean
Carlos Vicente 2023ko abenduan iritsi zen Gasteizera, Ferrolgo Racingetik, eta 81 partida jokatu ditu Arabako taldearekin. 2029ra arteko kontratua sinatu du Ingalaterrako taldearekin.
Moussa Diarrak Anderlechten jokatuko du, Alavesek utzita, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Belgikako taldeak, gainera, jokalaria erosteko aukera izango du. Diarrak 32 partida ofizial jokatu ditu Alavesekin, 2024ko udaratik.
Mikel Goti Realeko jokalariak utzita jokatuko du Kordoban
Talde txuri-urdinak azaldu duenez, Gorlizko futbolaria talde andaluziarrean arituko da denboraldi honetan.
Osasunak Raul Moro fitxatu du, 2031ra arte
Jokalari kataluniarra Ajax taldean aritu da denboraldi honetan, baina ia ez du jokatu. Iruñeko klubak bost milioi euro ordaindu ditu, eta futbolariaren etete klausula 50 milioikoa izango da.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Osasunak Javi Galan fitxatu du, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Nafarroako klubak 500.000 euro ordainduko dizkio Atletico Madrili, ezker hegaleko atzelaria bereganatzeko. Galan hilaren 29an hasiko da entrenatzen Osasunarekin, eta egun horretan bertan aurkeztuko dute. 2023-24 denboraldian, Realean jokatu zuen, utzita.