Ibrahim Diabate aurrelariak Alavesen jokatuko du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte
Diabate GAIS Suediako Ligako taldetik iritsi da euskal klubera; 26 urte ditu, eta Mallorcaren eta Sevillaren bigarren taldeetan aritu da, besteak beste.
Diabate denboraldi honen amaierara arte egongo da Alavesen. Irudia: Alaves.
Ibrahim Diabate aurrelariak Alavesen jokatuko du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte, astelehen gauean Gasteizko klubak iragarri duenez. Diabate GAIS Suediako Ligako taldetik iritsi da Euskal Herrira, utzita; 26 urte ditu, eta, bere ibilbidean, Mallorcaren eta Sevillaren bigarren taldeetan aritu da, besteak beste.
Suediako txapelketan, 2024-2025 denboraldian, 18 gol sartu eta bost asistentzia eman zituen. Alavesen arabera, “aurrelari fisikoki indartsua da, eta oso ondo dabil aire jokoan. Trebetasuna du baloia atzeraka jaso, eutsi eta beste taldekideren bati emateko, jokaldiei jarraipena ematea aurkariaren zelaian abantailak sortzea helburu”.