Osasunak Raul Moro fitxatu du, 2031ra arte
Jokalari kataluniarra Ajax taldean aritu da denboraldi honetan, baina ia ez du jokatu. Iruñeko klubak bost milioi euro ordaindu ditu, eta futbolariaren etete klausula 50 milioikoa izango da.
Raul Moro jokalariaren artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Osasunak Raul Moro jokalaria fitxatu duela iragarri du. 23 urteko futbolari kataluniarra Ajax taldean ibili ida denboraldi honetan, eta LaLigara itzuliko da. Iruñeko klubak bost milioi euro ordaindu ditu, eta futbolariaren etete klausula 50 milioikoa izango da.
Talde gorritxoak egin zuen Moro ekartzeko ahalegina joan den denboraldian, baina ez zuten adostasunik lortu. Hori dela eta, Ajax taldearekin bat egin zuen. Osasunak eta Ajaxek zer adostu duten kontuan izanik, Nafarroako klubak zehaztu duenez, aukera dago gorritxoek hiru milioi gehiago ere ordaintzea Herbehereetarako klubari. Hala izango balitz, Osasunak futbolariaren jabetzaren % 80 eskuratuko luke; fitxaketa gauzatuta, jokalariaren eskubide ekonomikoei erreparatuta, % 50ean da Osasunarena.
Ajaxen aritu aurretik, Raul Moro Valladoliden ibili zen, EA Sports Ligan. Amsterdameko taldearekin, 2025-2026 denboraldian, 21 partida ofizialetan zelairatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak Dubasin fitxatu du 2030era arte
Kataluniako jokalaria Sporting Gijon taldean jokatzen aritu da orain arte, eta Espainiako Lehen Mailarako aldaketa egingo du aurrerantzean, gorritxoen eskutik.
Osasunak garaipena lortu du Racingen aurka udako lehen lagunartekoan (2-0)
Luis Miguel Ramisen Osasuna abian da. Talde gorritxoak Racingen aurka jokatu du Mendigorrian, eta uda honetako lehen garaipena lortu du, 2-0 gailendu baita. Golegileak Raul Garcia de Haro (56. min) eta Iker Muñoz (87. min) izan dira.
Osambela: “Sentsazio onak izan ditugu hasieratik; lehiatzen hasteko gogoz gaude”
Osasunak tentsio handiarekin amaitu zuen aurreko denboraldia. Asier Osambelak azaldu duenez, Luis Miguel Ramisek argi dauzka ideiak eta horiek taldeari transmititzeko lanean dihardute. Nafarrak uste du “bide onean” dabiltzala eta horrela jarraituz gero gauzak ondo aterako direla.
Ramisen agindupean ekin dio Osasunak lanari
Osasuna ere jarri da martxan denboraldi berriari begira. Osasun azterketak burutu ondoren, lehen lan saioa egin dute Taxoaren. Lan saio arina izan da, Luis Miguel Ramis entrenatzaile berria, pixkanaka, jokalariak ezagutzen joateko. Sanferminak izan arren, hainbat zale gerturatu dira.
Osasunak mediku azterketak egiten jarraitzen du, eta ostiralean egingo du lehen entrenamendua
Luis Miguel Ramisek ostiralean zuzenduko du, Taxoaren, lehenengo lan saioa, Osasunako futbolarien azterketa medikuak amaituta.
Osasunako jokalariek osasun azterketak pasa dituzte
Osasunak uztailaren 10ean hasiko du Luis Miguel Ramisen aroa aurre denboraldiarekin. Baina aurretik azterketa medikuak pasazeko txanda izaten da eta gaur hasi dira jokalari gorritxo batzuk prozesu horrekin.
Javi Galanek agur esan dio Osasunari eta Celtan jarraituko du bere ibilbide profesionala
Talde gorritxoak ez du Extremadurako atzelariaren kontratua luzatuko eta klubean egindako sei hilabeteko etapari amaiera emango dio horrela.
Taxoareko 3.0 Metodoa defendatu dute Angel Alcaldek eta Patxi Puñalek, bigarren fasean sartu berritan
Taxoareko zuzendariak, Angel Alcaldek, eta harrobiko zuzendari teknikoak, Patxi Puñalek, joan den denboraldiaren balantzea egin dute, eta 2026/27 denboraldirako berritasun nagusiak aurkeztu dituzte, Sadarren egindako agerraldian.
Osasunak Victor Muñoz Liverpooli saldu diola iragarri du
Klub ingelesak 40 milioi ordainduko ditu aurrelariarengatik, eta nafarrek eskubide ekonomikoen % 50a zeukaten. Beraz, talde gorritxoak 20 milioi jasoko ditu.
Ander Cantero: “Osasunak Ramisekin denboraldi polita egingo du”
Burgoseko atezainak, Osasunako harrobian ibilitakoak, entrenatzaile berria talde gorritxora iritsi izana baloratu du, azken bi denboraldietan Plantion bere aginduetara jokatu ondoren.