Moussa Diarrak Anderlechten jokatuko du, Alavesek utzita, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Belgikako taldeak, gainera, jokalaria erosteko aukera izango du. Diarrak 32 partida ofizial jokatu ditu Alavesekin, 2024ko udaratik.
Moussa Diarra 2024tik aritu da Alavesen. Argazkia: Europa Press.
Moussa Diarra Alaveseko jokalariak Belgian Pro League txapelketako Anderlecht taldean jokatuko du, utzita, 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte, asteartean Gasteizko klubak adierazi duenez. Belgikako taldeak, gainera, jokalaria erosteko aukera izango du; atzelariak 32 partida ofizial jokatu ditu Alavesekin, 2024ko udaratik.
Moussa Diarra, 25 urtekoa bera, Toulouse taldetik iritsi zen Alavesera. Orain, Anderlechten jarraituko du bere kirol ibilbidea; Bruselako taldea laugarren postuan dabil, Belgikako Ligan.