Mikel Goti Realeko jokalariak utzita jokatuko du Kordoban
Talde txuri-urdinak azaldu duenez, Gorlizko futbolaria talde andaluziarrean arituko da denboraldi honetan.
Mikel Goti Realeko jokalariak Kordoban jokatuko du, utzita, denboraldi amaierara arte, bi taldeek adostu dutenez. Hala jakinarazi du Realak webgunean argitaratutao ohar batean.
Erdilari bizkaitarrak 2028ra arte berritu zuen talde txuri-urdinarekin zuen lotura iragan apirilean; orain, ordea, talde andaluziarrarekin jokatuko du, Realean izan ez dituen minutuen bila.
Aurreko sasoian, Hypermotion Ligara igotzea lortu zuen Sanserekin, eta jokalari nabarmenena izan zen. 2023ko ekainean iritsi zen Realeko bigarren taldera, Athleticen filialetik. Sansen egindako lan onaren ondorioz, lehen taldera eraman zuten 2025/2026 denboraldian.