Alex Aranburu
2026ko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Gavarnie-Gedre (186,2 km)
Frantziako Tourreko seigarren etapak 3.978 metroko desnibela eta bost mendate pilatzen ditu, horien artean Tourmalet klasikoa.
2026ko Frantziako Tourreko 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Tarragona-Bartzelona (168,5 km)
Etapa hau Katalunian jokatuko da oso-osorik. Tarragonan hasiko da, lehenengoz ikusiko du hiriak aurten Frantziako Tourra.
2026ko Frantziako Tourraren 1. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Bartzelona-Bartzelona (19,6 km)
Lasterketako Grand Depart 19,6 kilometroko taldekako erlojupekoa izango da Kataluniako hiriburuan. Hasierako ibilbideak talde indarrari mesede egingo dio, baina azken zatian Montjuiceko Estadio Olinpikora egin beharreko bi igoerek erabakiko dute etapa.
2026ko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
113. Frantziako Tourra uztailaren 4tik hilaren 26ra bitartean jokatuko dute, eta Bartzelonan hasiko da eta Parisen amaitu. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
Philipsenek Belgikako Tourreko garaipena kendu dio Aranbururi azken esprintean
Alex Aranburuk eskura izan du Belgikako Itzuliko garaipena, baina azken etapan Jasper Philipsen belgikarrak lidergoa kendu dio. Alpecin taldeko txirrindulariak esprintean irabazi du Hoeilaarten, eta, horri esker, sailkapen nagusia ere bereganatu du.
Alex Aranburuk lidergoari eutsi dio Belgikako Itzulian
Olav Kooijek Begijnendijk-Betekom eta Aarschot garaitu ditu lasterketaren laugarren etapan.
Alex Aranburu Belgikako Tourrean lider jarri da hirugarren etapa irabazita
Txirrindulari gipuzkoarrak Lewis Askey gainditu du hirugarren etaparen azken esprintean, eta lider jarri da.
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Alex Aranburu: “Oso pozik, beti izaten da berezia etxean irabaztea”
Cofidiseko euskal txirrindulariak, Galdakaon, 2026ko Itzuliko laugarren etapa bereganatu du, azken kilometroan igoera oso ona eginda. Horrenbestez, hirugarrenez gailendu da Aranburu Itzulian.
Alex Aranburu gipuzkoarrak etapa amaiera ezin hobea egin eta garaipena lortu du Galdakaon
Atzetik, Lipowitzek eta Roglicek Paul Seixasi eraso egin diote gaur, baina Itzuliko liderrak sendo erantzun die eraso saiakera guztiei. Are gehiago, Frantziako izar gazteak lidergoa sendotu du, segundo gutxi batzuk irabazita.