113. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aranburu eta Izagirre Cofidis taldearekin izango dira Tourraren irteeran, etapa garaipena lortzeko xedearekin

Bi gipuzkoarrez gain, Milan Fretin, Jenthe Biermans, Piet Allegaert, Benjamin Thomas, Hugo Page eta Alex Kirschek osatuko dute Cofidis taldea. Frantziako iparraldeko taldea Tourrera presiorik gabe iritsiko da, etapa garaipenak bilatzeko helburu nagusiarekin.

Cofidis-Tour-de-Francia
Irudia: Team Cofidis

Alex Aranburu eta Ion Izagirre Ezkio-Itsasoko eta Ormaiztegiko txirrindulariek, hurrenez hurren, datorren larunbatean Bartzelonan hasiko den Frantziako Tourraren 113. edizioan parte harte hartuko dute, Cofidis talde frantziarraren eskutik. Izagirrek hamahirugarren Tourra izango du, eta Aranburuk, berriz, bosgarrena.

Gainera, txirrindulari ormaiztegiarrak bi etapa garaipen erdietsi ditu dagoeneko Frantziako Tourrean, 2016an eta 2023an.

Cofidis sailkapen nagusirako presiorik gabe iritsiko da Tourrera, eta etapako garaipenak bilatuko ditu aurten. Horretarako, Frantziako iparraldeko taldeak funtsezko hiru txirrindulari izango ditu: Milan Fretin esprinten lehian sartzeko, eta Alex Aranburu eta Ion Izagirre gipuzkoarrak ihesaldietarako eta mendiko etapetarako, hurrenez hurren.

Cofidis taldea Alex Aranburuk, Ion Izagirrek, Milan Fretinek, Jenthe Biermansek, Piet Allegaertek, Benjamin Thomasek, Hugo Pagek eta Alex Kirschek osatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X