2026ko Frantziako Tourraren 1. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Bartzelona-Bartzelona (19,6 km)
Lasterketako Grand Depart 19,6 kilometroko taldekako erlojupekoa izango da Kataluniako hiriburuan. Hasierako ibilbideak talde indarrari mesede egingo dio, baina azken zatian Montjuiceko Estadio Olinpikora egin beharreko bi igoerek erabakiko dute etapa.
Irudia: EITB.
Bartzelona izango da Frantziako Tourraren 113. edizioaren abiapuntua, 2026ko Grand Depart. Hala ere, 1957, 1965 eta 2009ko edizioetan Tourra Kataluniako hiriburutik igaro zen. Lehen etapa uztailaren 4an jokatuko da. Taldekako erlojupekoa da, eta 19,6 kilometroko ibilbidea du. Bartzelonan hasiko da, 17:05ean, eta hirian bertan amaituko da. Azken taldeak 19:16 aldera helmuga zeharkatzea espero da.
Probaren lehen bi herenak ia lauak dira, eta taldeek bi igoera laburrei aurre egin beharko diete azken kilometroetan. Lehenik eta behin, txirrindulariek Montjuic igoko dute (1,1 km % 5,1ean) eta, ondoren, helmuga Estadio Olinpikoan bertan izango dute zain (800 metro % 7an). Etapa osoa Kataluniako hiriburuko kaleetan barrena jokatuko da.
Horrela, hasierako ibilbideak talde indarrari mesede egingo dio: txirrindulariek joan-etorri polita egingo dute Itsas Pasealekutik, hondartzetatik irten ostean, eta, ondoren, Familia Santutik igaroko da, abiadura bizian egingo diren etorbide lau eta zuzenen segida batekin. Baina azken txanpak, Montjuiceko Estadio Olinpikoko bi igoerekin, ordena hautsiko du, eta faboritoek lanak izango dituzte euren taldekideak hauspotzen.
Etapako sailkapena talde bakoitzeko lehen txirrindulariaren denbora hartuko du kontuan. Sailkapen orokorrerako, aldiz, denborak banaka erregistratuko dira, Paris-Nizan baliozkotutako formularen arabera.
Fitxa teknikoa
Etapa: 1. etapa (uztailak 4, larunbata)
Ibilbidea: Bartzelona-Bartzelona
Distantzia: 19km, banakako erlojupekoa
Hasiera-ordua: 17:05, lehen txirrindularia; 18:55, azken txirrindularia
Amaiera-ordua: 17:26, lehen txirrindularia; 19:16, azken txirrindularia
Mendiko saria: Ez dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.