2026ko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Paue-Gavarnie-Gedre (186,2 km)
Frantziako Tourreko seigarren etapak 3.978 metroko desnibela eta bost mendate pilatzen ditu, horien artean Tourmalet klasikoa.
Irudia: EITB.
Uztailaren 9an jokatuko da 2026ko Frantziako Tourreko 6. etapa, ostegunean. Pauen hasi eta Gavarnie-Gèdren amaituko da 186,2 kilometroko ibilbidea. Etapa 12:40ean hasi eta 17:29 eta 18:05 bitartean amaituko da, hurrenez hurren.
Bigarren etapa honetan, txirrindulariek bost mendate puntuagarri igo beharko dituzte. Lehenengoa, Côte de Loucrup, laugarren mailakoa, 50,9. kilometroan igo beharko dute. Gora iristeko, 2 kilometroko igoera egin beharko dute, %7,1eko batez besteko maldarekin. Bigarrena, hirugarren mailako Côte de Mauvezin, 77,3. kilometroan. Hona iristeko, % 6,8ko batez besteko malda duen 3 kilometroko igoera igaro beharko dute parte hartzaileek. Lehenengo mailako Col d’Aspin izango da hurrengoa, 118,1. kilometroan, %6,5eko malda duen 12 kilometroko igoerarekin. Maila bereziko Col du Tourmalet klasikoa igo beharko dute jarraian, 147,8. kilometroan. 2.115 metrotan dagoen gailurrera igotzeko bataz besteko %7,3ko malda duen 17,1 kilometroko igoera jasan beharko dute. Amaitzeko, Gavarnie-Gèdre, bigarren mailakoa. Bertan amaituko da etapa, 186,2. kilometroan, %3,7ko bataz besteko malda duen 18,7 kilometroko igoeraren ostean.
Paue 132tan izan da Frantziako Tourreko parte, 2024ko eta 2019ko 13. etapak bertan amaitu ziren, esaterako. Jasper Philipsen eta Julian Alaphilippe nagusitu ziren orduan. Gavarnie-Gèdre berriz, lehenengoz ikusiko dugu aurten, Pirinioetako etapa selektiboena izango den honetan.
Fitxa teknikoa
Etapa: 6. etapa (uztailak 9, osteguna)
Ibilbidea: Pau-Gavarnie-Gedre
Distantzia: 186km
Hasiera-ordua: 12:40
Amaiera-ordua: 17:29 (40 km/h) | 17:46 (38 km/h) | 18:05 (36 km/h)
Mendiko saria: Cote de Loucrup (4. maila), 50,9 kilometroan; Cote de Mauvezin (3. maila), 77,3 kilometroan; Col d’Aspin (1. maila), 118,1 kilometroan; Col du Tourmalet (maila berezia), 147,8 kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.