Belgikako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Aranburu Belgikako Tourrean lider jarri da hirugarren etapa irabazita

Txirrindulari gipuzkoarrak Lewis Askey gainditu du hirugarren etaparen azken esprintean, eta lider jarri da.

Alex Aranburu

Alex Aranburu, helmugan sartzen. Argazkia: Cofidis

Alex Aranburu (Cofidis) txirrindulari gipuzkoarrak irabazi du ostiral honetan Belgikako Tourreko hirugarren etapa, Durbuyn hasi eta bukatu dena (173 km). Lewis Askey (NSN) britainiarra gainditu du azken esprintean, eta lider jarri da gainera.

Alex Aranburuk 4 ordu, 7 minutu eta 28 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta profesional mailan 11. garaipena lortu du, denboraldiko bigarrena. Sailkapen orokorrean, Askey 4 segundora eta Carlos Canal (Movistar) espainiarra 6ra ditu, azken hori etapan hirugarren sailkatu ondoren.

Azken kilometroetan hainbat eraso saiakera izan ostean, Pluimersek zuloa ireki du etapa amaitzeko 5 kilometro falta zirenean, eta bakarrik joan da. Nederlandarrak eutsi egin dio azken igoerara arte, baina helmugara iristeko 600 metro falta zirenean harrapatu dute. Teunissen ere azken aldapan harrapatu dute.

Aertsek erasoa jo du 500 metrora, eta Askeyk esprinta abiatu du, baina azken metroetan harrapatu du Aranburuk, eta ia marra gainean gainditu du britainiarra.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X