Philipsenek Belgikako Tourreko garaipena kendu dio Aranbururi azken esprintean
Alex Aranburuk eskura izan du Belgikako Itzuliko garaipena, baina azken etapan Jasper Philipsen belgikarrak lidergoa kendu dio. Alpecin taldeko txirrindulariak esprintean irabazi du Hoeilaarten, eta, horri esker, sailkapen nagusia ere bereganatu du.
Belgikako podiuma. Argazkia: Cofidis
Cofidis taldeko euskal txirrindulariak bosgarren eta behin betiko jardunaldiari ekin dio, Jasper Philipseni bi segundora zuela, baina ezin izan du bere posizioa defendatu erasoek eta tentsioak markatutako amaiera batean. Aranburuk ez du kokapenik onena aurkitu azken metroetan, eta ez du aukerarik izan garaipena lortzeko, ezta liderraren maillotari eusteko behar zituen segundoak eskuratzeko ere.
Frantziako Tourrean hamar etapa irabazi dituen Alpecin taldeko txirrindulariak aukera aprobetxatu du, eta besoak altxatu ditu Gingelom eta Hoeilaart arteko 183,5 kilometroko etapa irabazita. Belgikarrak Jenno Berckmoes herrikidea eta Max Kanter alemaniarra gainditu ditu azken esprintean.
Zazpi txirrindularik osatutako ihesaldi batek markatu du jardunaldia, eta sailkapen nagusia arriskuan jarri ez badu ere, jarritako erritmo altuak eta etengabeko erasoek benetako borroka bihurtu dute amaiera. Helmugatik 43 kilometrora neutralizatu du tropelak ihesa, eta ondoren tropela berriro hausteko hainbat saiakera egin dira.
Olivier Godfroid, Jonas Abrahamsen, Dylan van Baarle eta beste hainbat txirrindulari saiatu dira azken kilometroetan, baina tropela bat eginda iritsi da Hoeilaartera. Philipsenek indartsu ekin dio azken 500 metroetan, eta etapa garaipenaz gain, Aranbururi garaipena kentzeko segundo nahikoa irabazi ditu.
Ezkiokoa garaipenaren atarian geratu da Belgikako Itzulian lan bikaina egin ondoren. Philipsenek, berriz, bultzada hartu du hurrengo Frantziako Tourrari begira.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia
Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko azken etapa, Caleruegas eta Lagunas de Neila artean (137 km) burutu da. Giulio Pellizzari nagusitu da sei txirrindularik osatutako ihesaldi batean. Bere aldetik, Felix Gallek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio eta 2026ko Burgosko Itzuliko txapeldun bilakatu da.
Felix Gallek irabazi du Burgosko Itzulia, etapa nagusian Pellizzarik erakustaldia eman ostean
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak Burgosko Itzuliko garaipena ziurtatu du Neilako aintziretako igoeran hirugarren postuari eutsita. Giulio Pellizzari eskalatzaile italiarrak, berriz, azken etapa irabazi du erakustaldia emanda.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.